Librezale.org

Artxiboa: Segurtasuna

WordPress 2.1.1 bertsioak segurtasun zuloa dauka

sutea
Azken hiru asteetan zure Wordpress-a instalatu edo eguneratu baduzu, kontuz, segurtasun arazo larri bat izan dezake eta. Wordpress-eko kideek azaltzen dutenez, norbaitek beraien zerbitzarian sartzea lortu du eta inor konturatu gabe, Wordpress-eko bi fitxategi aldatzea lortu du, segurtasun zulo handi bat irekiz.

Beraz, Wordpress-eko bertsio zehatz hori badaukazu (2.1.1), arazoa ezagutu eta ordu gutxira argitaratu duten bertsio zuzenduagatik (2.1.2) ordeztu ezazu.

Bidalketa osoa irakurri »

Iruzkinak (1)