wordpress eleanitza, polyglot
Kaixo Lagunok!
Berriki, gure enpresan, blog eleanitz bat sortzeko enkargua jaso nuen. Norbaitentzat lagungarria izango delakoan, nire esperientzia kontatuko dizuet.
Kaixo Lagunok!
Berriki, gure enpresan, blog eleanitz bat sortzeko enkargua jaso nuen. Norbaitentzat lagungarria izango delakoan, nire esperientzia kontatuko dizuet.

Erdaraz esaten den bezala “una imagen vale más que mil palabras“. Zuetako norbaitek Wordpress 2.0 instalatu nahiko balu, ohiko gida idatzietaz gain, bideo honetan ikusi ditzake zeintzuk diren eman beharreko pausuak.

Teketen-i esker, orain WordPress-en instalazioa azaltzen duen bigarren dokumentu bat daukagu. Testu berri hau PDF formatuan dago eta erabiltzaile berrientzako instalazio gida ezin hobea izan daiteke.
Bidalketa osoa irakurri »

Webgune hau wordpresseko zaletuei zuzendua dago, euskaraz lan egiten dutenei hain zuzen ere. Beraz, Eduki Kudeaketa Sistema hau erabili nahi dugunok instalazioa nola egin daitekeen jakitea oso egokia dirudi.
Ez hori bakarrik, instalazioa behin bukatu ondoren webgunea bera euskaraz funtzionatzea nola lortu azaltzea ere aproposa dela pentsatu dut. Baina instalazio pasuak pixkatxo bat aldatuz, instalazioa bera ere euskaraz egin dezakegula ezaten badizuet, zer? Ondo ezta? Ba horretan saiatuko naiz ondorengo testuan.