WordPress 2.5 itzultzeko deia
Kaixo WordPresszaleok:
Laster batean kaleratzear da WordPress-en 2.5 bertsioa eta horren lekuko ditugu dagoeneko argia ikusi duten bi RC bertsioak. Zehatz-mehatz ez dakigun arren noiz irtengo den bertsio berria, hura atera aurretik nahi genuke itzulpena osatu eta probatu.
Lan dezente dago egiteko ordea eta gure denbora mugatua denez, WordPress 2.5 itzultzen laguntzeko deia luzatu nahi genizueke.
Nola lagundu?
Modu errazean: Itzulpen-fitxategia Librezaleko Pootle zerbitzarian kargatu dugu, beraz bertan kontua duen edonor has daiteke zuzenean itzultzen. Hasi saioa, zoaz WordPress proiektuko 2.5 fitxategira eta hasi itzultzen!
Ez bazaude Pootle-n izen emanda edo ez badakizu nola dabilen, galdetu lasai mezu honen erantzunetan bertan.
Erabiltzaile aurreratua bazara: zure makinara jaitsi dezakezu PO fitxategia eta itzulpena modu lokalean osatu gustokoen duzun programarekin (poEdit, KBabel, OmegaT+, Gtranslator, …). Aldaketak egin ondoren, gogoratu fitxategia ahal bezain laster Pootle-ra igotzeaz egindako lana alferrik gal ez dadin, gerta bailiteke Pootle zerbitzariko itzulpen-fitxategia eguneratzea. Egindako aldaketak gomendio bezala gehituko dira datu-basean eta gainbegiratu ondoren islatuko dira emaitzak fitxategian.
Hori bai, kontuan izan wordpress2.5.po dela itzuli beharrekoa, beraz kontuz ibili eta ez nahastu karpeta horretan bertan dauden beste fitxategiekin.
Itzulpenak egitea ez bada zure gustokoa baina WordPresszale amorratua bazara, baduzu laguntzeko modurik: jaitsi eta instalatu WordPressen probatarako azken bertsioa eta emaiguzu aurkitzen dituzun akatsen berri. Zure laguntza guztion onurakoa izango da.
Azkenik, zenbakitxo batzuk (Pootle-n ikus ditzakezue eguneratuta): une honetan %69a dago itzulita (8387 kate), %20a (2483 kate) zalantzazko gisa markatuta dago gainbegiratzeke eta %10a (1241 kate) itzuli gabe dago. Itxura batean dirudiena baino gutxiago da eta, denon artean, oraindik eta gutxiago. Animatu beraz!
IKTeroak :: Wordpress 2.5 argitaratu da :: March :: 2008 -(e)k esan zuen,
Martxoa 30, 2008 @ 3:45 am
[…] bertsioa atera zen egun berean, Librezalekoek 2.5 bertsioa euskaratzeko deia egin zuten eta, oraintxe bertan, hauxe da euren Pootle itzultzeko zerbitzuan irakur daitekeena: 1504/2124 […]
Galder -(e)k esan zuen,
Martxoa 30, 2008 @ 11:30 am
IKTeroek badirudi itzulpena osatzen dabilela, primeran. Gaztelerakoa atera berri da eta euskarako itzulpenean laguntzarik beharko bazenute nire eposta daukazue.
Beta tester-arena ere egin dezaket lasai asko.
Mila esker!
Bihar -(e)k esan zuen,
Martxoa 31, 2008 @ 3:51 am
Pixkanaka pixkanaka bagoaz. Ohera noa eta horrela dago: 1727/2124 itzulirik (68 zuri, 329 zalantzan)
pi -(e)k esan zuen,
Apirila 3, 2008 @ 10:33 am
Kaixo ez da nik gehiegi lagundu dudanik baina itzulpena nahi aurreratua dago,
Norbaitek ipini al dezake itzulpen hori nonbait funtzionatzen (beta modura behintzat) duen itxura ikusi eta estiloa bateratzen saiatzen hasteko? Gainera geratzen diren itzulpenetako nahiko oso zail dira kontestua ikusi barik.
Txopi -(e)k esan zuen,
Apirila 3, 2008 @ 10:43 am
Nik gaur beste mordoxka bat egin dut eta oraingo egoera hau da: 2111/2138 itzulirik (6 zuri, 21 zalantzan) Ia bukatu dugu!
ptx ! irratia.com -(e)k esan zuen,
Apirila 3, 2008 @ 11:08 am
Aupa wp komuniti.
Nik erabiltzen dudan tresnarik onena da wp egun. Azkar ari da hobetzen. Eta kostazen zaigu egunean egotea.
Neure blogean zein Larrabetzukoan, 2.5 jarri gendun, atera eta pare bat egunera. Gauza batzuk dagoeneko euskaraz agertzen ziren, lehendik euskarazko wp erabiltzen gendulako.
Horrek zer esan gura du, euskaratzen doan einean, gure interfazean be euskara gehiago agertuko dela?
Ala barriro konfigurazioren bat egin beharko da?
Interfaze berriak, bisualki oso itxura ezberdina dauka. Batzutan kostatzen da gauza batzuk bilatzea… baina baietz, baietz…. irabazi duela ematen du.
zorionak komunitateari, eta euskaraketan ibili zareten prestuoi. Asko eskertzen da.
Erabiltzaile izatea ez da aski, nonbait.
Beti ikasten eta garatzen, gauzatzen. i+g+g
Txopi -(e)k esan zuen,
Apirila 3, 2008 @ 6:29 pm
ptx, euskaraketa burutu ondoren MO luzapena duen fitxategi bat sortuko dugu. Fitxategi hori eskuz zuen makinara kopiatu beharko duzue (
/wp-includes/languages/direktoriora hain zuzen), Wordpressek euskaratutako kate berriak erabil ditzan. Hori egin arte ez duzue WP 2.5 euskaraz izango.Euskaraz ikusten dituzuen kate horiek, aurreko bertsioko kate batzuk berdin jarraitzen dutelako da (naiz eta Wordpress berria izan, gorago aipatutako direktorio horretan aurreko bertsioko MO fitxategia utzi duzuelako). Horregatik, aurreko bertsiotik berrira aldatu ez diren kateak jada euskaratuta ikusiko dituzue baina kate berriak direnak eta aldatu diren kateak ingelesez ikusiko dituzue. Hori da niri otutzen zaidan arrazoia…
pi -(e)k esan zuen,
Apirila 3, 2008 @ 11:12 pm
Norbaitek probatu nahi ezkero zuzenean pootle-ko lan-fitxategiaren mo-a hartu dezake (pootle.k aukera ematen duenez gaitu egin diot):
http://www.librezale.org:8080/eu/wordpress/wordpress2.5.mo
txopik esandako direktorioan ipini beharko duzue hori bai ez daki ziur zein izenez.
Galder -(e)k esan zuen,
Apirila 5, 2008 @ 6:46 pm
Oraintxe bertan jarriko dut nik nire blogean ere.
Lan itzela, mila esker.
Bihar -(e)k esan zuen,
Apirila 7, 2008 @ 11:53 pm
Horrela ikusten dut nik orain (2138/2138 itzulirik (0 zuri, 0 zalantzan)), eta hemen http://librezale.org:8080/eu/wordpress/ 100ko 100a egina dagoela esaten du. Bukatu dugu. WordPress 2.5 euskaratuta.
Zabal dezagun
zabaldu.com -(e)k esan zuen,
Apirila 7, 2008 @ 11:53 pm
wordpress 2.5 jadanik euskaratuta…
Horrela ikusten dut nik orain (2138/2138 itzulirik (0 zuri, 0 zalantzan)), eta hemen http://librezale.org:8080/eu/wordpress/ 100ko 100a egina dagoela esaten du. Bukatu dugu. WordPress 2.5 euskaratuta.
Zabal dezagun…
haritz -(e)k esan zuen,
Apirila 8, 2008 @ 12:52 am
Lan itzela!
Bihar -(e)k esan zuen,
Apirila 11, 2008 @ 10:18 pm
Kaixo
Pi-k apirilaren 3 utzitako estekatik ari naiz jeisten saiatzen .mo fitxategia (bukatutakoa suposatzen dut) baina ez dut ezer lortzen. Non lortzen da .mo fitxategia?
Mila esker
Julen -(e)k esan zuen,
Apirila 11, 2008 @ 10:23 pm
Bihar: saioa hasita eduki behar duzu .mo fitxategia jaisteko.
Bihar -(e)k esan zuen,
Apirila 13, 2008 @ 8:15 pm
Ez dakit zelan egin. Saioa hasita dut librepootle-n, eta orain zer? Argibide guztiak mesedez, bestela lehen bezela nago. Eta bide batez, zenbateko pisua dauka .mo fitxategiak.
Berriro ere, mila esker.
Julen -(e)k esan zuen,
Apirila 13, 2008 @ 8:22 pm
Erraza da:
- Hasi saioa Pootlen
- Zoaz proiektuaren karpetara: http://librezale.org:8080/eu/wordpress/
- Egin klik ‘Edizio funtzioak bistarazi’ loturan. Aukera gehiago azalduko dira.
- Orain egin klik wordpress2.5.po azpiko ‘MO fitxategia’ loturan eta kitto!
Bihar -(e)k esan zuen,
Apirila 13, 2008 @ 11:02 pm
Fale!!
Jeitsi da, baina ez da 3Kbtara ailegatzen (aurreko .mo-ak 150Kbtakoak dira gitxienez). Argi dago zerbait txarto doala, edo nire partetik edo.
Sentitzen dut txapa izatea, baina morik gabe euskararik ez!!
Mila esker berriro
Bihar -(e)k esan zuen,
Apirila 16, 2008 @ 2:03 am
Mila esker txopi!!!
!
Konpondu du konpondu beharrekoa eta eguneratu dut nire bloga.
Akatsak daude (gutxi batzu aurkitu ditut begirada txiki batean) noski, ez nuen gutxiago espero
Hurrengo iruzkin batean saiatuko naiz aurkitzen ditudanak azaltzen.
Bestela PRIMERAN!!!
AUPA!!!