Librezale.org

Artxiboa: Iraila, 2007

WordPress 2.3 argitaratua euskaraz

Aurreikusita zegoen bezala, atzo hilak 24 (AEBetan, beraz kasik gaur) kaleratu zen WordPressen bertsio berria, 2.3a zehazki. Bertsio honek nobedade dezente dakartza eta aipagarrienen artean honakoak nabarmen ditzakegu:

  • Etiketen erabilera. Gezurra badirudi ere orain arte pluginen bitartez soilik erabil zitezkeen etiketak. Orain, berezko etiketatze-sistema berriaren bitartez WordPressen muinean bertan inplementatu dira etiketak. Etiketetekin batera, gainera, atalak erabil daitezke, hortaz elkarren osagarri dira.
    Aurretik pluginen baten bitartez etiketak erabiltzen zituenak ez du arazo handirik topatuko berezko etiketatze sistemara migratzeko. Izan ere, WordPressek kontuan izan du arazo posible hau eta administrazio panelean etiketen hainbat pluginentzat inportatzaileak daude, gure sarrera zaharren informazio hau ez galtzeko.
  • Eguneraketen jakinarazpena. WordPressen bertsio berri bat eskuragarri dagoenean administrazio gunean jakinaraziko zaigu. Berdina aplikatzen zaie pluginei, beti ere WordPress.org gunean ostatuak badaude.
  • Bidalketa eta zirriborroen kudeaketa errazagoa. Orain iragazketa aukerak boteretsuagoak dira eta sarrera zaharrak bilatzea lan errazagoa bihurtu da.
  • Berrikusteke egoera. Bidalketentzat egoera berria gehitu da, berrikusteke egoera, argitaratu aurretik berrikusi beharreko zirriborroentzat aproposa.

Bertsio honi buruzko argibide gehiago, WordPressen Codex gunean dauzkazue. Jaitsi WordPress 2.3.
Garrantzitsua: eguneraketa egin aurretik zure itxura eta pluginak bertsio honekin bateragarriak direla ziurtatu.

Baina hau ez da guztia. Azken hilabete honetan Librezalen lanean gogor aritu gara bertsio hau argitaratzearekin batera euskarazko lokalizazioa denon eskura izateko. Lan horren emaitza hemen da, bertsio berriarekin batera.
MO fitxategia ondorengo helbidean daukazue: http://librezale.org/wordpress-eu/download/wordpress2.3/eu.mo
Gogoratu fitxategi hau /wp-includes/languages/ karpetan gorde behar duzuela (languages direktorioa existituko ez balitz, sortu eta kitto). Era berean, wp-config.php fitxategian gogoratu define ('WPLANG', 'eu'); ezartzeaz. Hori egitea nahikoa da WordPress berria euskaraz izateko!

PO fitxategia edo PO eta MOak fitxategi konprimitu batean eskuratu nahi izanez gero, eskuragarri dituzue gune honetan bertan.

On egin!

Iruzkinak (7)

Zabildu, edukiak konpartitzeko plugina

Lehengo egunean kasialitatez aurkitu eta oso ideia ona iruditu zitzaidan Alex Kingen ‘Share This’ gehigarria. Blogeko sarrerak ikur bakar batetik zenbait lastermarka sozialetara bidaltzeko edo postaz agintzeko aukera ematen du, blogean oso-oso leku txikia hartuz.
Beraz, kodea hartu, moldatu eta Zabildu sortu dut, Share This horren euskal lokalizazioa. Probatu eta, badakizue, osatzeko ideiarik baldin baduzue…

Iruzkinak