Wordpress-eko editorearen aukera ezkutuak
Aingeru Digitalari esker, Wordpress-ek bere bigarren bertsiotik dakarren editoreak aukera aurreratu batzuk dituela jakin dut.
Saiatu naiz weblog honen Wordpress 2.0.4 bertsioak dakarren editorearekin (TinyMCE 2.0RC4), baina ez dut lortu ezkutuko aukera horiek ikusterik. Besteok bai? Zein bertsiorekin egiten duzue lan?
jolaus -(e)k esan zuen,
Martxoa 30, 2007 @ 11:37 am
Dirudienez Wordpress 2.1ean bakarrik erabil daiteke trikimailu hau.
marta -(e)k esan zuen,
Urria 16, 2007 @ 11:01 am
Kaixo! jakin nahi nuen nola instalatu dezakedan Word- euskaraz nire ordenagailuan.
Esker anitz
Txopi -(e)k esan zuen,
Urria 16, 2007 @ 11:43 am
Marta,
Galdera hori egiteko lekurik aproposena hau dela uste dut:
http://librezale.org/foroa/viewforum.php?id=38
Zoaz orrialde horretara eta “Idatzi gai berria” esteka sakatu.
Hala ere, Microsoft Office programa jabedun softwarea dela gogorarazten dizut. Beraz, programa hori erosi egin beharko zenuke. Askoz aukera hobea da OpenOffice erabiltzea, librea bait da eta bertsioz-bertsio euskaratzen bait da. Euskal Herrian gero eta jende gehiagok erabiltzen du. Hemendik jaitsi eta instalatu dezakezu inungo arazorik gabe:
http://eu.openoffice.org/
Hala ere, Microsoft Word 2003 badaukazu eta instalatuta daukazun programa horretako menuak euskaraz ikustea nahi baduzu, Eusko Jaurlaritzaren webgune honetatik lortu dezakezu euskaraketa:
http://www.euskara.euskadi.net/r59-738/eu/contenidos/informacion/euskarazko_softwarea/eu_9567/zerrenda.html#bulegotika
Zorte on eta edozein zalantza edo arazo aurkituz gero, galdetu nahi duzuna haseran aipatu dizudan foroan.