WordPress 2.1.1 bertsioak segurtasun zuloa dauka

Azken hiru asteetan zure Wordpress-a instalatu edo eguneratu baduzu, kontuz, segurtasun arazo larri bat izan dezake eta. Wordpress-eko kideek azaltzen dutenez, norbaitek beraien zerbitzarian sartzea lortu du eta inor konturatu gabe, Wordpress-eko bi fitxategi aldatzea lortu du, segurtasun zulo handi bat irekiz.
Beraz, Wordpress-eko bertsio zehatz hori badaukazu (2.1.1), arazoa ezagutu eta ordu gutxira argitaratu duten bertsio zuzenduagatik (2.1.2) ordeztu ezazu.
Zure Wordpresseko bertsioa 2.0 edo 2.1 bada, lasai, ez bait daukazu zulo hori aurkitzeko arriskurik eta.
Zure Wordpresseko bertsioa zein den ziur ez bazaude, administrazio gunean sartzen zarenean, begiratu oinean agertzen den esaldia.
Informazio tekniko gehiago Marrapuntun aurkitu dezakezu.