Wordpress 2.1 Ella

Ella ezizenarekin (jazz abeslariaren omenez), wordpress-en bertsio berria atera dute. Hilabete arraro xamarra izan da blog software ospetsuarena. Segurtasun arazoak zirela eta eguneraketa batzuk egin behar izan dituzte 2.0.6 eta 2.0.7 bertsioetan eta azkenean 2.1 kaleratu dute. Arazoen bukaera ala aurpegi garbiketa? Dena den 2.0.5 bertsioan geratu bazara eguneratzea komeni zaizu.
boroPress » WordPress 2.1 -(e)k esan zuen,
Urtarrila 24, 2007 @ 12:43 pm
[…] Librezalen argitaratu duten moduan, WordPress 2.1 bertsio berria eskuragarri dugu jada. Laster WordPress-en bertsio berri hau euskaratu eta gure boroPress bertsio berri honetara eguneratuko dugu. […]