Librezale.org

wordpress eleanitza, polyglot

Kaixo Lagunok!

Berriki, gure enpresan, blog eleanitz bat sortzeko enkargua jaso nuen. Norbaitentzat lagungarria izango delakoan, nire esperientzia kontatuko dizuet.

  • Wordpress-en istalazio ohiko moduan egin dut, hainbat lekutan (blog hontan ere bai) aurkitu daitezkeen aholkuak jarraituz. 2.0.5 bertsioa erabili dut.
  • Blog eleanitza ezartzeko, polyglot erabili dut. Plugin honekin, post, iruzkin, kategoria, lotura eta testu guziak modu eleanitzean bistaratu daitezke. Sarrera bakoitzak dituen hizkuntza-aldaera ezberdinak erakutsi daitezke eta albo barran loturak jarri daitezke blog-gunearen interfaze guztia hizkuntza ezberdinetan erakusteko. GNU gettext katalogoak erabiltzen ditu oinarri plugin honek. Blogean idatzitako sarrera eta komentarioetan, hizkuntza ezberdinak markatzeko etiketak erabiltzen dira. Adibidez, euskeraz idatzitako testua [lang_eu] eta [/lang_eu] etiketa artean jarri beharko dugu.
  • Wordpress-ek dakarren “default” theme-ak ez du balio abiapuntu bezala. Erabiltzaileak ikusiko dituen testu guziak gettext funtzioaren kontrolpean dituen theme bertsio (neutroa) behar da. Lotura hontan, modu trinkotuan lortu dezakezue.
  • Theme honek dituen testu-kate guztiak itzultzeko, lehenik eta behin, blog-gune osoari dagokion po fitxategia lortu behar da. Hortarako, honako script-a erabili dut.
  • Librezale gunetik euskaratutako eu.po fitxategia eta wordpress-es gunetik lortutako es_ES.po fitxategia erabili ditut aurreko puntuan aipatzen den scriptarekin lorturiko katalogoarekin konbinatu eta 90% inguru jada itzulia dagoen euskal eta erdal pot fitxategien bertsioak lortzeko.
  • pot fitxategien edizioa errazteko, poedit erabili dut.

Polyglot-en konfigurazioa, polyglot.php fitxategian egiten da. Eskeintzen dituen aukera ezberdinak nola konfiguratu nahiko ondo azaltzen dira fitxategian bertan. Polyglot plugina aurkezten duen blog sarrerari eginiko iruzkinetan, izan ditudan zalantza guztiei erantzuna aurkitu diet.
Di-da batean bloga martxan. Orain, enpresei hainbeste gustatzen zaizkien txapak itzultzeko lana euskera teknikariarentzat!

Eguneraketa 2007.01.16: Galder.net blogean, blog eleanitzei buruz sarrera bat

3 Iruzkin »

  1. Jabi -(e)k esan zuen,

    Urtarrila 26, 2007 @ 6:33 pm

    Ibarretxek atera berri duen konpondu.net famatua Wordpressekin eginda dago, nahiz eta horren aipamenik inon ageri ez. Gainera, uste dut Polyglot erabili dutela hizkuntzen aukera egiteko. Ea norbaitek azken hau ziurtatzerik daukan…

  2. Txopi -(e)k esan zuen,

    Urtarrila 30, 2007 @ 2:25 pm

    Arrazoi duzu, webgune hori Wordpress-ekin garatua izan da.

    Beste plugin batzuen artean, polyglot ere erabiltzen dutela uste dut esteka hauetan ikus daitekeenez, menuak aldatzeaz gain (Wordpress-en funtzionalitatea) orriaren edukia ere aldatzen bait da (Polyglot-en funtzionalitatea):
    https://www.konpondu.net/?page_id=39&lp_lang_pref=eu
    https://www.konpondu.net/?page_id=39&lp_lang_pref=es

  3. Leela -(e)k esan zuen,

    Iraila 29, 2007 @ 8:14 pm

    …”Theme honek dituen testu-kate guztiak itzultzeko, lehenik eta behin, blog-gune osoari dagokion po fitxategia lortu behar da. Hortarako, honako script-a erabili dut”

    Blog batean Polyglot martxan jartzen saiatzen ari naiz. Post-ak eta hauen datak hizkuntza ezberdinetan agertzea lortu dut, baina ez dakit themearekin zer egin.
    Mesedez, argituko al zenidake hor goian agertzen den script hori nola erabili behar den?

    Mila esker

RSS feed for comments on this post · Aipuaren URIa

Iruzkina utzi