Hasierako orria aukeratu daiteke?

Zer egin behar da hasierako orria berrien jarioa izan beharrean propio sortutako orri finko bat izan dadin?
Hau da, blog-ean sartzean joan dadila orri zehatz batera, adibidez: /wordpress/?page_id=28
Erreza dirudi baina ez dut lortu.
Eskerrik asko.
Txopi -(e)k esan zuen,
Urria 6, 2006 @ 12:32 am
Ez dakit funtzionalitate hori lortzeko plugin-en bat egongo den ala ez, baina HTML bitartez lortu dezakezu.
Hasteko, zure themearen
index.phpfitxategiarihasi.phpizena (edo antzeko zerbait) jartzea gomendatzen dizut.Gero
index.phpizena duen HTML orri huts bat sortu eta orriaren HEAD atalean TAG hau gehitu:Era honetan, zure webgunera heltzen den jende guztia zuk nahi duzun orri horretara bideratua izango da.
Azkenik, bidalketen zerrenda daukan betiko orrira heldu ahal izateko, themean goiburua sortzen duen txantiloian egoten den esteka aldatu beharko duzu,
/wordpress/hasi.phporrira eraman ditzan bisitariak. Webguneko beste nonbait/wordpress/esteka badago, dagoen bezala utzi (28. bidalketara berbideratua izan dadin) alahasi.phporrira joan dadin esteka aldatu nahi duzun erabaki beharko duzu.Ez dakit konponbide hobeagorik egongo den, baina bat behintzat badaukazu
Adibide osagarri bezala, hemen duzu birbideraketa bat bakarrik egiten duen HTML orri bat (PHP fitxategi-luzapena ere izan dezake):
Txabi -(e)k esan zuen,
Urria 6, 2006 @ 2:32 pm
Eskerrik asko, baina …
Lehenengo pausuarekin oso ondo, blog sartzean nahi dudan orria kargatzen da.
Baina…
ez dut modurik ikusten hasi.php karga dadin. Bai, lotura egiten dut baina errorea ematen du kargatzerakoan, ‘No input file specified’ adibidez. Probatu dut era guztietan baina ematen du hasi.php funtzionatzeko barrutik deitua izan behar duela.
???
Txopi -(e)k esan zuen,
Urria 8, 2006 @ 9:37 pm
Arrazoi duzu Txabi, ez da esan nizun bezain erraza. Baina lasai ez gaude kontu honen konponbidetik ain urrun eta
Froga batzuk egin ditut wordpress txikitxo batean eta zer egin behar duzun zehatz-mehatz esango dizut:
index.htmlizena. Era horretan, beste eguneko efektu berdina lortuko duzu bainaindex.phpfitxategia ikutu gabe. Wordpress-eko iturri kodea begiratzen ibili naiz eta batzutan fitxategi hori aipatzen da, berazhasi.phpizena jartzeak gauza asko okertu ditzake. Gogoratu, HTML berezi hori themearen direktorioan sortu behar duzula, ez wordpresseko direktorio nagusian.header.php) etaget_settings('home')instrukzioaren ondoren “/index.php” (komatxorik gabe) gehitu:<a xhref="<?php echo get_settings('home'); ?>/index.php“><?php bloginfo(’name’); ?></a>Adibide hau WordPress 2.0.4 eta lehenetsitako theme-arentzako da. Beste theme batzuetan antzeko zerbait (edo berdina) izango da.
Arazo berriak aurkitzen badituzu esan. Eta lortzen baduzu ere eskertuko nizuke esatea… Zorte on!
aitor -(e)k esan zuen,
Abendua 21, 2006 @ 6:22 pm
boroPress-i ( http://www.boropress.org ) begirada bat bota, bertan CMS plugin bat gehitu dugu zeinek erreztasun handiz egin nahi duzuena egiten du: edozein orrialde web gunearen sarrera bihurtu.