Librezale.org

wp-andreas09 theme-a euskaratuta

andreas09

“wp-andreas09″ theme-a hasi ginen erabiltzen Software Librea Hezkuntzan Mintegian eta azkenean osorik itzuli dut (erroreak eta hutsuneak salbu).
Erabili nahi duenak hemendik jeisteko aukera dauka. Theme hau WordPress 2.0 bertsiorako da.
Mezu hau idazten ari naizela “wp-andreas09″ theme-aren egileak bertsio berri bat atera berri duela ikusten ari naiz. Beno, agian aste santuan ekingo diot bertsio berriari.
Oharra: ba al dago modurik themeak po mo fitxategien bidez itzultzeko?

2 Iruzkin »

  1. Txopi -(e)k esan zuen,

    Apirila 7, 2006 @ 7:23 pm

    PO eta MO fitxategiak erabiltzea, gettext tresnak erabiltzea esan nahi du. Theme batzuek (ondoen egindakoek), gettext erabiltzen dute eta PHP kodearen barnean testuak zuzenean jarri beharrean, testuak funtzio berezi batzuen barruan egoten dira.

    Hona hemen andreas09 themearen sidebar.php fitxategiaren 9. lerroan agertzen den testu bat:

    <li><h2>Fitxategiak</h2>
    

    Beste kode hau berriz, Almost Spring themearen wp-login.php fitxategiaren 71. lerroan agertzen da:

     _e('Username:')
    

    Beraz, andreas09 themea ez dago programatua gettext erabiliz, baina Almost Spring berriz bai. Bigarren kasuan euskarazko PO eta MO fitxategiak prestatu eta ezer gutxi gehiago egin behar da. Lehenengo kasuan aldiz, zuk egin duzun bezala, PHP fitxategi guztiak banan banan errepasatu behar dira testu guztiak itzultzeko.

    Gettext erabiltzeak dakarren beste abantaila bat, themearen bertsio berri bat ateratzen denean, komando bakar batekin PO eguneratua sortu daitekela da eta fitxategian agertutako testu berrei dagokien euskaraketa jarri era azkar eta garbian. andreas09 bezalako theme-en kasuan aldiz, bertsio berria agertzen den bakoitzean fitxategiak zerotik euskaratu behar dira edo aurreko lana nola aprobetatu moduak bilatu. gettext tresna, egoera hau ekiditeko sortu zen hain zuzen ere, baina ingelez hutsez lan egiten duten programataileek maiz munduan beste hizkuntza gehiago dagoela ahazten dute :-(

    Beraz, nire ustez, hurrengo aukerak dauzkazu:

    • Orain arte bezala, dena eskuz egiten jarraitu.
    • Egilearekin kontaktuan jarri eta gettext erabiltzeko eskatu, edo bestela, zuk zeuk PHP kodea aldatu, testuetan gettext-eko funtzioak erabiliz. Gero PO fitxategia sortu (komando bat) eta bete egin beharko duzu, noski.
    • Beste theme bat erabili edo andreas09 theme-aren adar bat sortu eta mantendu.

    Aukeratzen duzuna aukeratzen duzula, jakintzazu, zure/gure webgune honetara fitxategiren bat igo nahi izatekotan (fitxategi guztiak elkarturik egon daitezen), esatea besterik ez duzula. Baimenak jada dauzkagunotako norbaitek igoko du edo hobeto zuk zeuk nola egin esango dizugu.

    Lan handia egin duzu txabi, AURRERA!

  2. Pimpo -(e)k esan zuen,

    Apirila 25, 2006 @ 8:50 pm

    Zorionak! Horrela segui, oraintxe frogatuko dut zer moduz doan…ea instalatu dezakedan…
    http://www.karapelipso.net

RSS feed for comments on this post · Aipuaren URIa

Iruzkina utzi