Librezale.org

Atal desberdinak

WordPress 2.0 instalatua daukat eta guztatuko litzaidake ahal bada atal desberdinak egitea, hau da, eskuinean atal bat baino gehiago agertzea, lista bat “Gaiak” atal batetan, beste lista bat “Laguntza” atal batetan, eta Gaiak eta Laguntza atal horien barruan linkak edo WordPress-ek esaten duen moduan atal desberdinak ikusiko genituzke.

Horretarako, kodea aldatu beharko al nuke? ala WordPress-ek ematen du aukera lista desberdinak sortzeko?

4 Iruzkin »

  1. jolaus -(e)k esan zuen,

    Otsaila 10, 2006 @ 1:02 pm

    Lasai, hori baino errazagoa da. Wordpress-en euskarazko bertsioa badaukazu joan Aukerak/Atalak gunera eta bertan, pantailaren azpian, “Atal berria erantsi” adierazten duen lekuan nahi dituzun atalak eta azpiatalak txerta ditzazkezu. Atal nagusi batean azpiatala txertatzeko “Atalaren gurasoa”-n aurretik definitutako bat aukeratzea nahikoa duzu.

  2. Olatz -(e)k esan zuen,

    Otsaila 10, 2006 @ 2:01 pm

    Ez dudazula ulertu ustet. Atal bat eta azpiatal bat sortzeko badakit nola egiten den bainan esaten dudana da bi lista eduki bakoitzean berari dagozkion atal eta azpiatalekin. Hori egin al daiteke?

  3. azo -(e)k esan zuen,

    Otsaila 10, 2006 @ 6:13 pm

    Agian zuk nahi dezuna .css estiloen bitartez konpondu dezakezu.

    sidebar.php fitxategiko kodea editatzera sartu eta hau egin dezakezu:

    jarri “GAIAK” letra tipo haundi bat duen testu estiloarenkin
    eta ondotik, honi dagozkion loturak testu estilo txikiago batekin.

    jarri “LOTURAK” letra tipo haundi bat duen testu estiloarenkin
    eta ondotik, honi dagozkion lotura desberdinak testu estilo txikiago batekin.

  4. Olatz -(e)k esan zuen,

    Otsaila 13, 2006 @ 9:13 am

    Bai, uste dut horrela eginda nik nahi dudana konponduko dudala. Orain ezin dut egin beste lan batean bait nago bainan tarte bat dudanean probatuko dut.
    Eskerrik asko

RSS feed for comments on this post · Aipuaren URIa

Iruzkina utzi