Librezale.org

WordPress 2.0 euskaraz eskuragarri!

Denbora batez itxaron behar izan dugun arren, amaituta dago. WordPress 2.0 euskaratuta dago guztiz. Orri honetan duzue deskargatzeko aukera. Ea zuen gustokoa den :)

Probatzen zoaztenok eta akats edo hobekuntza posibleak ikusten dituzuenok, zuen iradokizunak emanez bidalketa honi erantzutea eskertuko nizueke, horrela WordPress 2.0.1 bertsioaren itzulpen hobe bat lortuko dugu eta. Denok WordPress 2.0 euskaraz jartzera orain!

12 Iruzkin »

  1. Mutilmedia » WordPress 2.0 euskaratuta -(e)k esan zuen,

    Otsaila 7, 2006 @ 9:06 pm

    […] eskuragarri beronen euskarazko itzulpena Librezale lantaldeari esker. WordPress-eu blogean iragarri […]

  2. pi -(e)k esan zuen,

    Otsaila 8, 2006 @ 9:18 pm

    Aupa txiki !

    Sentitzen dut baina egun batzu badaramatzat ezin ezer egin, milesker itzulpena egiteagatik, ahal dudan momentuan errepaso bat emango ea akatsik ikusten diodan.

    Interesgarri iruditzen bazaizue pootle-n ipini dezaket.

  3. nuki -(e)k esan zuen,

    Otsaila 9, 2006 @ 9:09 am

    Mila esker zuen lanagatik. Ea arratsaldean instalatu eta lehen aprobak egiten ditudan.

  4. Anonimoa -(e)k esan zuen,

    Otsaila 9, 2006 @ 12:49 pm

    Oraiangoz akats batzu ikusi ditut:

    * Now select a category you want to put these links in.
    Orain, aukeratu zein ataletan ipini nahi dituzun estekak.

  5. pi -(e)k esan zuen,

    Otsaila 9, 2006 @ 1:11 pm

    Ez dakit zer egin dudan oker baina ez dut saioa hasi eta ez da iruzkin osoa ikusten (nik beintzat) badaezpada errepikatuko:

    * Now select a category you want to put these links in.
    Orain, aukeratu zein ataletan ipini nahi dituzun estekak. (esteka ala lotura)

    * Schedule:
    Programatu:

  6. pi -(e)k esan zuen,

    Otsaila 9, 2006 @ 1:16 pm

    HAu dek marka orain ere ez, hau da aurrebista ez izatearen akatsa :(

    * Now select a category you want to put these links in.
    Orain, aukeratu zein ataletan ipini nahi dituzun estekak. (esteka ala lotura)

    * Schedule:
    Programatu: –hutsune bat falta da.

    * Back to blog
    Blog-era itzuli? — galdera ikurra soberan

    * Return to Backup
    Backup-era izuli — Itzuli

    * Archives:
    Artxiboak — bi puntuak falta dira

    Terminologia:

    Backup=babeskopia
    Spam=zabor-posta

    Nik beintzat ala itzultzen ditut.

  7. Txopi -(e)k esan zuen,

    Otsaila 9, 2006 @ 10:44 pm

    Nik oraindik ez dut astirik izan euskaraketa ikusteko eta iruzkintxo bat besterik ezin dut egin. TXiKi, egin duzun lanaren ondoren, zure lana egileen artean gehitzeko proposatzen dizut. Horretarako, PO fitxategiaren lehen lerroetan zure izena edo izenordea gehitu dezakezu, eta nahi baduzu zure e-posta ere bai (zuzenean eskuz egin daiteke).

    Eta laguntzeko prest zeundetela esan zenuten guztioi (Txabi, Amagoia, …) dena hobetu daitekeela gogorarazi nahi dizuet. Eta bestela, hainbat theme eta plugin ere euskaratzeko aukera izango dugu :-)

  8. TXiKi -(e)k esan zuen,

    Otsaila 9, 2006 @ 11:34 pm

    Mila esker pi, proposatutako aldaketengatik. Komentatzen duzun akats zerrenda hori dagoeneko zuzendu eta fitxategi berria igo dut. Terminologiari dagokionean, aipamen pare bat egiten dizkidazu, backup eta spam hitzena. “Backup” babeskopia jartzearekin ados nago, eta “back up” babeskopia egin, ados. Baina “Spam” hitza aldatzearekin ez ordea, kontuan izanik berau ez dela hitz ingelesa, Monty Python-en saio bateko pasarte baten ondorioz erabiltzen hasi zen eta berez janari baten izena da, hitz hau edozein hizkuntzarentzat baliagarria dela deritzot. Guztiari ere ez zaio euskarazko hitza aurkitu behar. Beno, bota zuen iritziak :P
    Txopi, nire izena gehitu dut egileen zerrendaren amaieran, mila esker.

  9. azo -(e)k esan zuen,

    Otsaila 15, 2006 @ 6:00 pm

    wp 2.0 instalatzerakoan wp1.5ko sarrerak eta konfigurazioa ezabatzen ditu ala errespeta daitezke?

  10. hasiberria -(e)k esan zuen,

    Otsaila 22, 2006 @ 8:28 pm

    Jakin ezazue zuen lana ez dela ahaztuta gelditzen eta erabili egiten dela. Hona hemen gure ekimena, WordPress + euskaraz. Mila esker lagundu diguzuen guztiei. Jarritu horrela!!

  11. hasiberria -(e)k esan zuen,

    Otsaila 22, 2006 @ 8:34 pm

    Nere ezizenean sakatuz edo http://www.gazteoiartzun.net-ean ikusi dezakezue gure proiektua. Barkatu esteka azaltzea ahaztu egin zait ;-)

  12. David -(e)k esan zuen,

    Urria 17, 2006 @ 5:17 pm

    barkatu baina nik ez naiz euskalduna

    #: wp-admin/inline-uploading.php:640
    msgid “First”
    msgstr “Izena” ? edo Lehena

    #: wp-admin/inline-uploading.php:648
    msgid “Last”
    msgstr “Abizena” ? edo Azkena

    Ezkerrik Asko

RSS feed for comments on this post · Aipuaren URIa

Iruzkina utzi