Librezale.org

Arazoak “wuhan” theme-arekin

Galdera
wuhan izeneko theme-a erabiltzen dut gure blog-ean eta internet explorer erabiltzen dutenek orrialdea “testu hutsean, txuri beltzean” ikusten dute. Zergaitik ote???

7 Iruzkin »

  1. Txopi -(e)k esan zuen,

    Otsaila 3, 2006 @ 12:56 am

    Gainetik begiratu dut eta horrela ezer ganoraz aztertu gabe, arraroa iruditu zaidan gauza bat ikusi dut. CSSan, body atalean, lerro bi hauek ikusi ditut:

    	background-color: #FFCC00;
    	color: #ffcc00;
    

    Nola izan daiteke testuak eta azpikoak kolore berdina izatea? Ez daukat Internet Explorer frogarik egiteko baina agian, nabigatzailea aipatu dudanaz konturatu eta ziurtasun osos ondo ikusten diren kolore bigatik trukatzen ditu (beltza zuriaren gainean).

  2. azo -(e)k esan zuen,

    Otsaila 3, 2006 @ 10:19 am

    Aupa!
    zuk aipaturiko
    background-color: #FFCC00;
    color: #ffcc00;
    da fondo nagusia horia delako eta gero albisteetako testua ere horia delako, albisteetan fondo beltzaren gainean dago testu horia.

    Baina nik uste arazoa beste mota batekoa dela, internet explorer nik ere ez dut erabiltzen, baina webguneko bisitariek komunikatu didate arazoa. Gauza da internet explorer-etik sartzerakoan css-a ez dela kargatzen eta orria formaturik gabe ikusten dela: txuri beltzean, testua formatu gabe, eta orriaren zatiak bata bestearen azpian (menua eskuineko aldean azaldu beharrean beheran azaltzen da).

    Nik uste nuen webgunea ongi ez kargatzearen arazoa zela, baina orrialdea “berritu” eta gero berdin azaltzen jarraitzen du.

    Dena dela, nik gomendatu diet Firefox erabiltzeko, baina hau konpontzeko modurik??

  3. Txopi -(e)k esan zuen,

    Otsaila 3, 2006 @ 11:56 am

    Zure azalpenak irakurri ondoren arazoa zein den hobeto ulertu dut. Arrazoia zein den ere aurkitu dudala uste dut. HTML kodean tag bat ixtea ahaztu zaizu. Hau jartzen duen lekuan:

    <link rel=stylesheet type="text/css" href="http://www.enekoaritzarenlagunak.net/blog/wp-content/themes/wuhan/style.css">
    

    Hau jarri beharko luke:

    <link rel=stylesheet type="text/css" href="http://www.enekoaritzarenlagunak.net/blog/wp-content/themes/wuhan/style.css" />
    

    Bestalde, Firefox erabiltzailea bazara, Web Developer bezalako tresnak erabiltzea gomendatzen dizut, zure orriek eduki ditzaketen erorreak era errazean aurkitzeko.

  4. TXiKi -(e)k esan zuen,

    Otsaila 3, 2006 @ 12:26 pm

    CSS fitxategiaren karga egiten duzun lerroan kakotx pare bat falta da IE-k ulertu dezan. Uste dot akatsa hor dagoela. Horrela jarri:

    <link rel=”stylesheet” … />

    Eta kode hau soberan dago:

    <style type=”text/css” media=”screen”></style>

    Batean edo bestean kargatu CSS fitxategia (bigarrenean hobeto @import batekin, bateragarritasun kontuengatik), baina ez lehenengo fitxategi bat kargatu eta gero pantailan erakusteko CSS fitxategirik ez duela behar esan!

    Ea guzti honekin konpontzea lortzen duzun ba ;)

    Dena den XHTML kodearen balioztatzea aztertu beharko zenuke, 22 errore ematen ditu eta :/

  5. azo -(e)k esan zuen,

    Otsaila 3, 2006 @ 1:25 pm

    Joder!!

    Mila esker jente! konpondu dut arazoa. Gauza zen kode hau nuela jarrita:
    eta hau jarri dut:

    Ez dagoen estilo orri bat kargatzeko esaten ari nintzen!

    Eskerrikasko Txiki ta Txopi.

  6. azo -(e)k esan zuen,

    Otsaila 3, 2006 @ 1:26 pm

    hau zegoen:

    Eta hau jarri dut:

  7. azo -(e)k esan zuen,

    Otsaila 3, 2006 @ 1:28 pm

    bneo gauza da
    style-ie.css kargatzeko esaten ari nintzela eta artxibo hori ez dela existitzen, honen ordez style.css jarri eta konpondu zait.

    Bo, mila esker!

RSS feed for comments on this post · Aipuaren URIa

Iruzkina utzi