Librezale.org

Ezinezkoa Wordpress 2 euskaratzea

Galdera
Wordpress 2 euskaraz instalatzen saiatzen ari naiz, baina ezin dut. Kontua da lokalean ondo dabilela, baina FTP-ra igotzerakoan ez da euskaraz agertzen. Uste dut pausu guztiak bete ditudala: languages karpeta sortu, bertan .mo eta .po artxiboak gorde eta wp-config.php artxiboan eu katea gehitu dut. Ez dakit zergatik ez dabilen, baimenen arazoa izan daiteke?

2 Iruzkin »

  1. Txopi -(e)k esan zuen,

    Urtarrila 23, 2006 @ 12:03 am

    Aupa shevek, ongi etorri :-)

    Gertatzen ari zaizuna fitxategien baimenengatik izan daiteke, bai. Sortu duzun direktorioa eta MO fitxategiak edonork irakur ditzakeela ziurtatu behar duzu. Web zerbitzaria da (adibidez apache) PHP fitxategiak exekutatzen dituena eta azken hauek dira MO fitxategia irakurtzen dutenak. Beraz, web zerbitzaria exekutatzen den erabiltzaileak edo taldeak (www-data), sortu dituzunak irakurtzeko baimenak izan behar ditu.

    Zerbitzariak GNU/Linux bada, nik agindu hauekin egingo nuke froga:

    chmod a+r languages
    chmod a+r languages/eu.mo

    FTP bitartez bazabiltza, direktorioari eta MO fitxategiari denek (”user”, “group” eta “other”) irakurtzeko (”read”) baimenak eman. Adibidez, honela:

    Edozein kasutan ere, wordpress-eko beste fitxategiek zeintzu baimen dauzkaten begiratzea eta berriak berdin jartzea ideia ona izan daiteke. Dena berdin-berdin jarri nahi baduzu, baimenez aparte, kontutan izan fitxategien jabea nor den (erabiltzailea eta taldea).

    PO fitxategia zerbitzarira igotzea ez da beharrezkoa baina jartzen baduzu ez du inolako kalterik egingo ;-)

    Zorte on eta ez ahaztu aldaketon emaitzen berri ematea! :-D

  2. shevek -(e)k esan zuen,

    Urtarrila 31, 2006 @ 4:24 pm

    Ba baimenak behin eta berriz konprobatu ditut, eta ondo daudela zin egingo nuke, denek daukate irakurtzeko baimena. PHP edo Apache-ren konfigurazioaren arazoa izan daiteke? Niri behintzat bururatzen zaidan aukera bakarra da.

RSS feed for comments on this post · Aipuaren URIa

Iruzkina utzi