Librezale.org

WordPress 2.0 euskaratzeko prest

wordpress
poEdit erabiliz, WordPress 1.5en azken euskaraketa oinarri hartuta, WordPress 2.0ren azken txantiloia sartu eta bertsio berriari dagozkion PO eta MO fitxategiak sortu ditut.

Esaldiren bat edo beste zuzentzeko aprobetxatu dut, baina badago lana egiteko. 274 esaldi euskaratzea falta da eta beste 198 egoera “nahasian” daude. Hau da, aurretik itzulitako esaldien antzekotasuna kontutan edukiz, automatikoki itzulpen egokiak izan daitezkeenak sortuak. Beraz, 1.239 esalditik 500 baino gutxiago euskaratu edo aztertu behar dira. Nork nahi du hasi?

12 Iruzkin »

  1. txabi -(e)k esan zuen,

    Urtarrila 15, 2006 @ 10:36 pm

    Ba, prest nago saiatzeko. Behar bada laguntzaren bat beharko dut lanari ekiteko.

  2. TXiKi -(e)k esan zuen,

    Urtarrila 16, 2006 @ 3:22 pm

    Ni ere laguntzeko prest nago. Nola egin genezake?

  3. pi -(e)k esan zuen,

    Urtarrila 17, 2006 @ 2:18 pm

    Ni ere laguntzeko prest, eta danen artean egiteko proposamen bat ere badut:

    Pootle erabili dezakegu lana egiteko, normalean ez dut kanporaka irekirik izaten baina ongi etorri daitekeela pentsatzen baduzue erabil daiteke (edo pootle bera librezalen edo edonon ipìni).

    Zertaz arin naizen ideia bat egiteko :

    http://beobide.net:8111

  4. Amagoia -(e)k esan zuen,

    Urtarrila 24, 2006 @ 7:33 pm

    Arratsalde on danoi!!

    Amagoia naiz berriz ere (Sareguneko taldearen izenean). Poedit eta fitxategiak baditugu jada. Zer iruditzen zaizue lana banatzen badugu? Zergatik ez diguzue bakoitzak zer egin proposatzen?Nora bidaliko dugu egingo dugun lana?

    Galdera asko, ezta? Beno ba hortxe gelditzen dira zuen erantzunen zain.

    Laster arte.

    Amagoia.

  5. pi -(e)k esan zuen,

    Urtarrila 31, 2006 @ 5:10 pm

    Bueno, ea gauzak sinpleen egiten, zer deritzozue webguneko po-a deskargatu eta bakoitzak zati baten arduraz artuko bagenu ?

    Oraingoz lau pertsona eskeini garenez fitxategia 4 zati egitea prpoposatzen dut, 1239/4=310, beraz nik fitxategiko lehen 310 kateetan egin beharrekoa egingo nuke, eta horrela lauen artean. (Inork laguntza behar ezkero galdetzeko lasai)

    gero dena egina dagoenean msgmerge bidez batzea ez da lan zailegia.

    Zer diozue?

    Ez dakit nor den itzultzaile ofziala, baina bein lana egina dagoenean bidaliko du wordpress-era berak…

  6. Amagoia -(e)k esan zuen,

    Otsaila 1, 2006 @ 4:38 pm

    Ongi da, nik 311tik 620ra hartuko dut.

    Ea lan polita egiten dugun.

  7. TXiKi -(e)k esan zuen,

    Otsaila 1, 2006 @ 7:40 pm

    Ongi deritzot, dena den hitz desberdinen erabilerarekin arazoren bat edo beste izan dezakegula uste dut, baina saia gaitezen, ea ongi ateratzen zaigun. Ni 621etik 930ra bitarteko mezuez arduratuko naiz.

    Bestalde, posta elektroniko bidez komunikatzea uste dut egokiagoa litzaigukeela hemen erantzuten aritu beharrean. Edozein gauzatarako, hemen duzue nire helbidea: arkaitz (a bildua) berritxarrak (puntu) net

  8. TXiKi -(e)k esan zuen,

    Otsaila 1, 2006 @ 10:43 pm

    Ea, orain aritu naiz .po fitxategia aztertzen eta uste dut egin dugun banaketa ez dela egokia, fitxategia erdi-itzulita baitago. Itzuli gabeko eta itzulpen nahasien artean 450 esaldi inguru batzen dituzte, beraz nahiko aldatzen da guztia. Dena den, egokiena poEdit erabiliz egitea litzateke, nik behintzat berau darabilkit.

    Onena, lehen esan dizuedan bezalaxe, bidalidazue posta mezua eta hitz egingo dugu, ados?

  9. Txopi -(e)k esan zuen,

    Otsaila 2, 2006 @ 12:56 am

    Agurrak guztioi:

    Posten naiz jendea lan egiteko gogoekin ikusteaz. Ni lanpetuegia nago itzulpen lanetan laguntzeko baina ea azpiegituran behintzat zerbait laguntzen dudan…

    Printzipioz, WordPress-Eu taldeko komunikazio guztia weblogaren bitartez publikoki egitea erabaki zen (ni eta parte hartzen ez duen beste baten artean), baina nire ustez, nahiko argi geratu da e-posta ere erabiltzea lagungarria zaigula. Kontua da, orain arte erabili ez dugun posta zerrenda bat daukagula (ni bakarrik nago barruan!). Beraz, itzulpen honetan parte hartu nahi duzuen guztioi bertan izena ematea proposatzen dizuet. Bertan askoz erosoago hitzegin ahal izango dugu eta baita fitxategiak elkarren artean trukatu ere egokia ikusten baldin badugu.

    Hala ere, pi-k bidalketa honen beste iruzkin batetan proposatu zuen bezala, pootle erabiltzea interesgarria ikusten dut (pi, eman zenuen URLa ez dabil), eta denborarekin aukera hori aztertu beharko genukeela uste dut. Era horretan, ez genuke fitxategiak trukatu beharrik izango eta beste hainbat abantaila izango genituzke. Hala ere, tresna berri bat erabiltzen ikasi beharko genuke, eta agian batzuentzako hori oztopo garrantzitsua izan daiteke. WordPress-en orain Subversion erabiltzen dutela ere aipatu nahi dut eta guk sistema hori erabiltzeko baimen guztiak lortu ditzakegula eu adarra sortu eta mantentzeko. Agian tresna biak batera erabiltzea izango litzateke aukerarik honena… Baina utz dezagun oraingoz gai hau alde batera. Nire ustez, oraintxe bertan gure indarrak betsio honen euskaraketa egiten erabili behar ditugu. Eta gero izango dugu astia gauzak nola antolatu aztertzeko.

    Posta zerrendari buruz ere beste gauzatxo bat esan nahi dut. Nire ustez, zenbat eta gauza gehiago weblog honetan esan, hobeto. Era horretan, esaten ditugun guztiak batera bilatu eta irakurtzeko prest egongo bait dira eta guregana etortzen diren pertsonek gure esperientziaz ikasteko aukera izango bait dute. E-posta zerrenda erabiltzen hasten garenean, ez daukat argi zein neurritan weblogean esan ahal genituzkeenak mezu bidez esaten hasiko garen… Beraz, antolatu beharko dugun beste gai bat posta zerrendaren funtzioa ere izango da.

    Baina ez larritu guzti hauetaz. Oraingoz, WordPress 2.0ren euskaraketa bukatzea izan behar da gure lehen helburua. Eta gero gerokoak!

  10. nuki -(e)k esan zuen,

    Otsaila 3, 2006 @ 2:10 pm

    Aupa!

    Ni oso txarra naiz eta ez dut neure burua prest ikusten itzulketa egiteko, ez bait daukat ohitura internet zehar euskeraz ibiltzeko, orain arte gaztelaniaz aritu bait naiz. (euskerazko terminologia asko arrotz egiten zait oraindik ere)

    Oraingoan, serio hartu dut ordea eta dudan guztia euskeraz jartzen ari naiz: Office, Firefox….eta WordPress euskeratzen bada ere (Gmail, euskeraz noiz aterako duten zain nago ere).

    Beraz laguntza handirik eskaini ezin badut ere, jakin ezazue, atzetik, zuen lana sarean zehar hedatuko dute jendea badagoela. Animo!!

  11. nuki -(e)k esan zuen,

    Otsaila 6, 2006 @ 11:01 pm

    Ba al dago, itzulpenaren berririk edo?

    Edo beste leku batean ari zarete lanean?

    Ongi izan

  12. TXiKi -(e)k esan zuen,

    Otsaila 6, 2006 @ 11:29 pm

    Ba larunbatean pi-rekin hitz egiten egon nintzen kontu honen inguruan eta nik asko atzeratzen ari dela uste dut. Errepaso orokor bat eman diot fitxategiari eta falta diren kateak itzultzen ari naiz. Une honetan 70 kate falta zaizkit apenas, zailenak, hori bai, baina laister prest izatea espero dut :)

RSS feed for comments on this post · Aipuaren URIa

Iruzkina utzi