Librezale.org

Egutegia moldatzen…

Galdera
Jakin nahiko nuke, ea jar daiteken egutegi bat “agenda” moduan wordpress-ean.

Lortu nahi dudana zera da, egutegia menuan azaltzea eta ekitaldiak dauden egunetan klik eginaz gero, ekitaldi horren deskribapen bat eman dezala, hemen bezela.

Inork ba al du argibiderik?? Mila esker!

7 Iruzkin »

  1. Txopi -(e)k esan zuen,

    Urtarrila 11, 2006 @ 6:05 pm

    Zuk egin nahi duzuna eta gehiago egiten du EventCalendar izeneko plugin honek. Ematen dizkizun aukera ugarietatik ec3_get_calendar(); da zuk bilatzen duzuna.

    Egutegiarekin erlazionaturiko atalari buruz (category) dioenari dagokionez, ekitaldiak desberdintzeko atalik jada sortu ez baduzu, orain sortzea gomendatzen dizut: ekitaldiak, deialdiak, zitak.

    Behin plugina instalatu eta konfiguratu ondoren eta sidebar.php txantiloia aldatu ondoren, egutegian agertzea nahi duzun bidalketei zein data jartzen diezun eduki behar duzu kontutan, eta beste atalen artean nola ez, egutegiari esleitutako atala ezartzea ez ahaztea.

    Gutxi gora behera horrela dela uste dut. Zorte on!

  2. Azo -(e)k esan zuen,

    Urtarrila 11, 2006 @ 6:58 pm

    Mila esker hain azkar erantzuteagatik.

    Frogatu dut aholkatu didazun plugina, baina ez da hori bilatzen ari naizena. Egutegi horretan artikulua idatzi duzun eguna markatzen dizu.

    Adibidez, nik urtarrilaren 4ean idatzi dut deialdi bat urtarrilaren 13rako, plugin honekin urtarrilaren 4a markatzen dit egutegian, eta nik 13a markatzea nahiko nuke.

    Ez dakit hau egitea posible den, baina zerbait egongo da, ezta?

  3. Txopi -(e)k esan zuen,

    Urtarrila 11, 2006 @ 11:43 pm

    Baimen egokiak dauzkan erabiltzailea erabiliz gero, bidalketari nahi duzun data eta ordua ezarri diezaiokezu. Hasi ezazu saioa administrari modura eta nahi duzun bidalketa editatzera sartu. Naiz eta urtarrilaren 4an egon, bidalketaren datan urtarrilaren 13a jarri dezakezula ikusiko duzu.

  4. Azo -(e)k esan zuen,

    Urtarrila 12, 2006 @ 12:50 pm

    Aupa!

    Zure gomendioak jarraituz moldatu ditut baimenak etabar eta hau da eman diten emaitza:
    http://www.ibarrakogaztetxea.net/wordpress
    Orri horretan “Agenda” sekzioa prestatu dut “EventCalendar” erabiltzeko eta emaitza gustatu zait. Sidebar delakoan egutegia azaltzen da “Agenda”ko bidalketekin eta honetaz gain “Agenda” atalera jo ezkero horko bidalketa guztiak azaltzen zaizkit zuk esan bezela “datak aldatuta”.

    Hala ta guztiz ere kezka bat geratzen zait, bidalketaren izenburuaren azpian hau azaltzen da:
    “Non sailkatua: AGENDA — Kudeatzailea @ 10:30 pm” bidalketa normaletan hau azaltzea nahi dut, orainarte bezela, baina badago modurik atal konkretu batean testu hau desaktibatzeko? Ez dadila azaldu, alegia.

    Bestalde dena oso ondo, mila esker argibideengatik!!

  5. Azo -(e)k esan zuen,

    Urtarrila 12, 2006 @ 1:31 pm

    Ah!
    Lehen ahaztu zait, egutegiaren gainean aukera ematen du egunak inizial batekin, hirurekin edota izen osoarekin jartzeko. Nik inizial batekin jarri dut eta inizialak “erdi euskera erdi ingelesez” azaltzen dira. eventcalendar3.php artxiboa ikusten egon naiz eta ez dut aurkitu nun aldatu parametro horiek.

  6. Hala Bedi Irratia -(e)k esan zuen,

    Urtarrila 13, 2006 @ 8:08 pm

    […] de
    Ostirala Urtarrila 13th 2006, 11:08 am
    Non sailkatua: Zebra bidea

    he leido en berria.info un artículo….

    No Comments so far

    Leave a comment
    […]

  7. Tala -(e)k esan zuen,

    Azaroa 6, 2008 @ 6:37 am

    In the article a huge thank you all for the cause, a lot of people are using

RSS feed for comments on this post · Aipuaren URIa

Iruzkina utzi