Librezale.org

WordPress 2.0 kalean

wordpress
Urte berriarekin batera weblogak egiteko programarik onenetakoaren bertsio berria kaleratu da. WordPress komunitateko garatzaileek azaltzen duten bezala, bertsio berri honek hobekuntza ugari dakartza.

Aztertu ditzagun bertsio berri honen ezaugarriak banan-banan. Erabiltzaileentzako berrikuntza gehienak bidalketak idazteko erreztasunak emateko dira, eta garatzaileen ikuspuntutik berriz hobekuntza mordoa egin dira iturri-kodea garbiagoa egiteko eta programa berriek WordPress-ekin bateratzeko aukera emateko.

Erabiltzailearentzako ezaugarriak

  • Administrazio guneak itzura berria. Estetika maila eta erabilgarritasun handiagoak lortzeko, wordpress-eko backend osoa gohitik behera aldatu dute Shuttle taldekoek eta etorkizunean hobekuntza gehiago egitea espero dute.
  • Administrazio azkarragoa. AJAX deritzon teknologia erabiliz, eragiketa arruntenak azkartzea lortu da. Gainera, lehen bezala bidalketak era “sinplean” edo “aurreratuan” prestatu beharrean, orain, biak elkartu ditugu eta zuk nahi duzunean atalak gehitu eta kendu ahal dituzu nahieran.
  • WYSIWYG edizioa. Bidalketak prestatzea errazteko WYSIWYG erako edizioa gehitu diogu WordPress-i. Teknologia honi ezker, erabiltzaileak uneoro bere bildaketa argitaratutakoan nola ikusiko den jakingo du. Egoera zehatz batzuetan ezaugarri berri hau ez dabil guztiz ondo (zerrendak zerrenden barruan) baina % 95 inguru bukatuta dago eta oraingoz horrekin nahikoa dela uste dugu. Jarraian ezaugarri hau amaitzen arituko gara. Hala ere, nahi duenak WYSIWYG-a ezgaitu dezake eta orain arte bezala idazten jarraitu.
  • Spam plugina eta Backup plugina gehituak. WordPress-eko pluginik erabilienak iturri-kode nagusian sartu ditugu: DB backup-ek weblogeko datu-basearen segurtasun kopia osoa sortu eta fitxategi batetan gordetzen du; Akismet berriz spam-aren aurkako sistema sakabanatu bat da eta zenbat eta jende gehiagok erabili orduan eta hobeagoa da.
  • Testu-kaxaren neurria aldagarria. Ez zaizu inoiz gertatu bidalketa bat prestatzerakoan testua idazteko kaxa txikia geratu zaizula? Ba orain hori gertatzen zaizunean kaxa nahi bezala handitu eta txikitu ahal izango duzu, ertzean klik eginez.
  • Fitxategiak igo bidalketa idazten den bitartean. Orain bidalketarekin argitaratutako irudi, soinu, bideo eta abarrak “azpi-bidalketak” dira eta beraien iruzkinak, trackback-ak eta esteka iraunkorrak izan ditzakete.
  • Bidalketen argitaraketa azkarragoa. Esteka ugari dituen bidalketak argitaratzeak denbora dexente behar izaten du, pingak egin behar direlako eta abar, baina orain eragiketa hau burutzen den era aldatu da eta bapatekoa bihurtu da.
  • Erabiltzaile rolak. Orain arte erabiltzaileen baimenak kudeatzeko zenbakietan oinarritutako sistema bat erabiltzen zen eta makina bat iradokizun jaso ditugu gai honen inguruan aldaketak egiteko. Orain rol desberdinak eskaintzen dira (administraria, editorea, bidaltzailea) baimenak hobeto kontrolatzeko. Ez hori bakarrik, pluginek informazio hau kudeatu ahal izango dute rolak aldatuz, eragiketa zehatz bat egin dezaketen erabiltzaile taldeak sortuz, etab.
  • Burukoak moldatzea. Bertsio honetatik aurrera theme-en egileek beraien lanak moldagarriak izateko ezaugarri berri bat gehitu dugu, eta adibide giza orain lehenetsitako theme urdinaren kolorea eta testua aldatu daitezke.

Garatzailearentzako ezaugarriak

  • Erabiltzaile mailako aukerak. Weblog guztirako aukerak gorde beharrean, orain erabiltzaile bakoitzak bere aukerak eduki ditzake. Honen adibide bat bidalketak idazteko atalean duzu, non erabiltzaile bakoitzak WYSIWYG funtzioa gaitu edo ezgaitu dezake.
  • Abstrakzio hobetua. Iturri-kodetik ia SQL zuzen guztiak atera ditugu eta dagokien klaseetan sartu ditugu. Era honetan programa iraunkorragoa izatea lortu dugu.
  • Cache sistema barneratua. WordPress berriak cache sistema bat dakar berarekin eta horri esker orri bakoitzeko SQL galderen beharra erdira jaitsi dugu. Orain cache-a fitxategi batetan mantentzen da baina dagoeneko cache hori memorian edukitzeko plugin bat sortu da. Etorkizunean gai honen inguruan hobekuntza ugari izatea espero da.
  • Pluginentzako trikimailu mordoa. Pluginak garatzen dituztenentzako bururatu zaizkigun trikimailu guztiak gehitu ditugu, eta horri esker, gauza txundigarriak egiteko aukera eman dugu. WYSIWYG ezaugarria eta bidalketa idazten den bitartean fitxategiak igotzeko ezaugarri berriak adibidez pluginekin guztiz ordezteko aukera dago.
  • Theme-ak funtzioekin. Orain theme-ek functions.php izeneko fitxategi bat izan dezakete, theme-aren plugin bat bezala kargatzen dena.
  • Theme-en aurrebista irudiak. Deskargarekin batera zure theme-aren screenshot bat jar dezakezu. Era horretan, erabiltzaileek administrazio gunean theme-ak zein itxura duen ikusi ahal izango dute.
  • Ehundaka errore konponduak. WordPress-en bertsio berri honetan orain arte azaldutako ehundaka errore zuzendu dira.

Iruzkina utzi