Librezale.org

Artxiboa: Urtarrila, 2006

Wordpress 2.0 instalatzeko bideotutoriala

Bideoa
Erdaraz esaten den bezala “una imagen vale más que mil palabras“. Zuetako norbaitek Wordpress 2.0 instalatu nahiko balu, ohiko gida idatzietaz gain, bideo honetan ikusi ditzake zeintzuk diren eman beharreko pausuak.

Iruzkinak

Ezinezkoa Wordpress 2 euskaratzea

Galdera
Wordpress 2 euskaraz instalatzen saiatzen ari naiz, baina ezin dut. Kontua da lokalean ondo dabilela, baina FTP-ra igotzerakoan ez da euskaraz agertzen. Uste dut pausu guztiak bete ditudala: languages karpeta sortu, bertan .mo eta .po artxiboak gorde eta wp-config.php artxiboan eu katea gehitu dut. Ez dakit zergatik ez dabilen, baimenen arazoa izan daiteke?

Iruzkinak (3)

WordPress 2 ezin erabili euskaraz (konponduta)

Galdera
Instalatu berri dut WordPress 2 problemarik gabe, baina euskaratzeko pausuak bete ondoren ondorengo mezuak agertzen dira login egiterakoan:

Warning: Cannot modify header information - headers already sent by (output started at home/saninazi/public_html/hamaiketako/wp-config.php:33) in /home/saninazi/public_html/hamaiketako/wp-login.php on line 9
Bidalketa osoa irakurri »

Iruzkinak (2)

WordPress 2.0 euskaratzeko prest

wordpress
poEdit erabiliz, WordPress 1.5en azken euskaraketa oinarri hartuta, WordPress 2.0ren azken txantiloia sartu eta bertsio berriari dagozkion PO eta MO fitxategiak sortu ditut.

Esaldiren bat edo beste zuzentzeko aprobetxatu dut, baina badago lana egiteko. 274 esaldi euskaratzea falta da eta beste 198 egoera “nahasian” daude. Hau da, aurretik itzulitako esaldien antzekotasuna kontutan edukiz, automatikoki itzulpen egokiak izan daitezkeenak sortuak. Beraz, 1.239 esalditik 500 baino gutxiago euskaratu edo aztertu behar dira. Nork nahi du hasi?

Iruzkinak (12)

Logo berria

logo berria
Hona hemen Alatz Txopiteak weblog honentzako prestatu duen logoa. Ikus daitekeenez, erabiltzen ditugun koloreetan oinarrituz WordPress-Eu weblogaren izaera islatzen duen irudia sortu du. Txapel eta guzti! :-D

Eskerrak emateaz gain, esan beharra dago weblogak egiteko Alatzek Mambo zerbitzaria nahiago omen duela, software hau ere euskaratuta baitago. Hobeto, horrela tresna gehiago dauzkagu aukeratzeko ;-)
Bidalketa osoa irakurri »

Iruzkinak (1)

Egutegia moldatzen…

Galdera
Jakin nahiko nuke, ea jar daiteken egutegi bat “agenda” moduan wordpress-ean.

Lortu nahi dudana zera da, egutegia menuan azaltzea eta ekitaldiak dauden egunetan klik eginaz gero, ekitaldi horren deskribapen bat eman dezala, hemen bezela.

Inork ba al du argibiderik?? Mila esker!

Iruzkinak (6)

WordPress 2.0 kalean

wordpress
Urte berriarekin batera weblogak egiteko programarik onenetakoaren bertsio berria kaleratu da. WordPress komunitateko garatzaileek azaltzen duten bezala, bertsio berri honek hobekuntza ugari dakartza.

Aztertu ditzagun bertsio berri honen ezaugarriak banan-banan.

Bidalketa osoa irakurri »

Iruzkinak