WordPress 2.0 bidean

Oraindik goiz da baina laster WordPress-en bertsio berria kaleratuko da. Hori gertatzen denean ea nik edo beste norbaitek software izugarri honek ekarriko diguten funtzionalitate eta aukera berriak hemen azaltzen dituen…
Bitartean, badago jada itzulpenak egiten jarri denik (italiarrei buruz ari naiz). Guk ez dugu lehenetarikoak izan behar, baina lana prestatzen hasi gintezke. Inor laguntzeko prest?
Amagoia -(e)k esan zuen,
Urtarrila 3, 2006 @ 3:51 pm
Arratsaldeon lagunak!
Saregune-ren izenean eta mezu honen bitartez, gure laguntza eskaini nahi dizuet itzulpen lanetan aritzeko.
Saregunek zertan datzan ez badakizue, hona azalpentxo xume bat: Saregune Gasteizko alde zaharrean dago eta (teknologia berria auzoko errealitatera hurbildu nahian) denen esku jartzen du modu librean, hau da, muxu truk, ateak goizeko hamarretatik gaueko hamarretara irekiz. Bertan software libreaz baliatzen gara esklusiboki: Linux eta Free BSD erabiltzen dugu. Ekimen ugari gauzatu ditugu (asteroko oinarrizko ikastaroak, hartu-emana gure herriko elkarteekin, ekimen bereziak auzoko txikientzako, eta abar luze bat) eta badugu beste hainbeste aurrera eramateko.
Saregune osatzen dugunon artean, bagara euskaldun zenbait (filologoren bat tarteko), horregatik, eta software librearekin eta teknologia berriekin egunero lan egiten dugulako besteak beste, itzulpen lan horretan esku bat gustora botako genuke.
Hor duzue nire helbidea gurekin harremanetan jartzeko. Zuen erantzuna jaso arte beraz, besarkada bat eta aio.
Amagoia.
Txopi -(e)k esan zuen,
Urtarrila 4, 2006 @ 9:29 pm
Eskerrik asko Amagoia! Zuen proiektua izugarri egokia ikusten dut eta niretzat behintzat ohore bat da zuei laguntzea.
Gaur bertsio berria jada kaleratu dela argitaratuko dut eta gero itzulpen fitxategia nola kudeatu aztertuko dut.
Beste inor animatzen al da euskaraketa lanetan laguntzera?
ander -(e)k esan zuen,
Urtarrila 11, 2006 @ 8:35 am
Egunon!
Danobat Taldean, IT arloan diardugunok ba dugu barneko erabilera ematen diogun blog bat. Lehen ere zuen euskeraketa fitxategiak erabili izan ditugu. Laguntzarik behar izanez gero, gu prest!