Tailer bat wordpress hobeto erabiltzeko
Badira hilabete batzuk wordpres-eu honekin ari garela. Komunitate bat osatzen dugu wordpress erabiltzaileok. Gu, konturatuta gaude zeinen programa ona den blogak egiteko. Eta munduan gabiltzala, gero eta blog gehiago ikusten ditugu software honekin sortutakoak… hain da erabilterreza, txukuna eta ona!
Kontua da, gehiago eta hobeto ere erabili genezakela hau, dauzkan baliabide asko eta asko, beharbada ez ditugu ezagutzen, baina ondokoak ordea bai.
Tailer bat egitea proposatzen dut, esperientziak trukatzeko, hobeto erabiltzen ikasteko, eta elkarren artean wordpress komunitate euskalduna bizkortzeko.
Blogs&beers 2.0 burutuko da igandean Bilbon. Han batuko garen batzuk, gogoa daukagu horrelako zeozer egiteko, zer diozue gainontzekook?

Tailer bat antolatzeko gogorik bai?
mamarru -(e)k esan zuen,
Azaroa 25, 2005 @ 1:18 pm
Joé, Blog and Beers!!! ze konbinazio ona!!! Lastima igande honetan ezin izango dudala, baina hurrengorako saiatuko naiz, WordPress erabiltazaile bezela oso erabilgarria iruditzen zait horrelako ekitaldiak antolatzea. Espero dut arrakasta izugarria izatea eta epe laburrean beste topaketa bat antolatzea .
gaztelumendi.org -(e)k esan zuen,
Azaroa 25, 2005 @ 1:23 pm
Blogs and beers honetan planteatu egingo diegu, wordpress erabiltzen dutenei.
Igandean, portatila eroan, wifi bidez konektatu, musika entzun -noizpop dj- liburu baten aurkezpena -xabier mendigurenek blogekoak paperean batu ditu- eta blogak erakutsiko dizkiogu alkarri.
Jendea ezagutu eta beste… asko gehiagorik ez.
Baina, parada izango dugu horrelako tailer bat planteatzeko, gero eta gehiago garelako wordpress -eta euskaraz gainera- erabiltzen dugunak.
Proposamenik bai.
txabi -(e)k esan zuen,
Azaroa 29, 2005 @ 4:55 pm
Zelan Blogs and beers jaian?
Geratuak zarete tailer horri ekiteko?
Berrien zain.
gaztelumendi.org -(e)k esan zuen,
Azaroa 29, 2005 @ 6:31 pm
Datarik ez dugu jarri, baina gogoa egon badago.
Horrez gain, podcast tailer bat egiteko asmoa ere agertu da.
Ematen du, ikasten eta ikasten, elkarri erakusten pasa behar dugula negu hau.
Blogari.net sortu berri da, eta euskal blogosfera dexente hasiko dela ematen du.
Wordpress tailerrerako oraindik ez dago data jakinik. Fetxarik ez dugu esan, baina gogoa egon badago… zerbait adosten dugunean -proposamenak oro onartzen dira- hemen bertan jakinaraziko dugu.
Beharbada, aprobetxa daiteke bi tailerrak egun berean egiteko. Beharbada, diot nik.
Zer dio gainontzeko jendeak?
joseba -(e)k esan zuen,
Maiatza 6, 2007 @ 11:09 pm
Ba ni apuntatzen naiz tailer orretara ateratzen bada…. pare bat web gune egiten ari naiz.. idearik izan gabe wordpress-arekin eta… kriston lana da. Pixka laguntzarekin ondo engongo lirateke… ni lekua jar dezaket internetakin.. proiektorea etab… baino beno ikusten dut… ongi zabiltzatela antolatzen.
aupa ai.
Txopi -(e)k esan zuen,
Maiatza 10, 2007 @ 10:12 am
Joseba, sentitzen dut baina erantzuten hari zaren albistea oso zaharra da. Aipatzen den Blogs&Beers bilera 2005ean ospatu zen
Nahi baduzu, beste bilera bat edo tailer bat antolatu dezakezu, noski. Animatzen zara?
joseba -(e)k esan zuen,
Maiatza 14, 2007 @ 11:48 pm
Noski animatzen naizela… ukitzen geroz eta gehiago ikasten ari det baino… segurazki laguntzarekin obe….
2005 …. banekien baino… denbora azkar doa 
Ongi izan Txopi