Librezale.org

Artxiboa: Azaroa, 2005

Tailer bat wordpress hobeto erabiltzeko

Badira hilabete batzuk wordpres-eu honekin ari garela. Komunitate bat osatzen dugu wordpress erabiltzaileok. Gu, konturatuta gaude zeinen programa ona den blogak egiteko. Eta munduan gabiltzala, gero eta blog gehiago ikusten ditugu software honekin sortutakoak… hain da erabilterreza, txukuna eta ona!

Kontua da, gehiago eta hobeto ere erabili genezakela hau, dauzkan baliabide asko eta asko, beharbada ez ditugu ezagutzen, baina ondokoak ordea bai.

Tailer bat egitea proposatzen dut, esperientziak trukatzeko, hobeto erabiltzen ikasteko, eta elkarren artean wordpress komunitate euskalduna bizkortzeko.

Blogs&beers 2.0
burutuko da igandean Bilbon. Han batuko garen batzuk, gogoa daukagu horrelako zeozer egiteko, zer diozue gainontzekook?
blogs&beers igande honetan

Tailer bat antolatzeko gogorik bai?

Iruzkinak (7)

Baimenak direla eta…

Galdera
Ba al dago atal bat egitea non edonork dauken albiste bat idaztea ERREGISTRATU BEHAR IZAN GABE?

Bisita liburu moduko bat egiteko da.

Iruzkinak (2)