Librezale.org

Nola jarri argazki galeria bat wordpress-ean?

Galdera
Oraintxe ikusi dut blog batean eta ez dut aurkitzen nik neurean egiteko modua, begira:

http://www.gaztesarea.net/bereziak/zorroztu05/

hor eskubiko aldean “Galeria” izeneko atala dago klik eginaz gero “wp-gallery.php” delakora eramaten zaitu, baina nik ez dut artxibo hori wordpress-aren karpetan.

LAGUNTZA!!!

28 Iruzkin »

  1. Txopi -(e)k esan zuen,

    Urria 27, 2005 @ 10:02 am

    Webgune askotan argazki galeriak jartzeko Gallery izeneko software bat erabiltzen da. Software honek hain du arrakasta handia, blogak egiteko software askok (Wordpress bezala) argazki kudeaketa bere kabuz egin beharrean, azpitik gallery erabiltzen dutela.

    Wordpress-en kasuan, Gallery 2.0-rentzako WPG2 izeneko plugina erabiltzen da (aurreko bertsioentzako beste plugin bat dago). Ikasle Abertzaleen weblog horretan Wordpress erabiltzeaz gain, nik uste Gallery 2.0 instalatu dutela, eta azkenik aipatu dudan WPG2 plugina, wordpress-etik gallery-n gordetako argazkiak erakusteko.

    Antzeko emaitzak lortzeko wordpress-erako beste plugin asko daudela era esan beharra dago: Lazy Gallery, Photopress, flickrRSS, wp-photos, IImage Gallery, eta abar.

  2. Txopi -(e)k esan zuen,

    Azaroa 2, 2005 @ 5:25 pm

    Adi, Librezaleko partaide bat Gallery2 euskaratzen hasi da eta. Lagundu nahi izanez gero sar zaitez Librezaleren posta-zerrenda nagusian.

  3. pi -(e)k esan zuen,

    Azaroa 3, 2005 @ 12:11 pm

    Aupa hi ni nauk Gallery 2 euskaratzen saiatzen ari naizena. Naiz laguntzeko astirik ez izan euskaraketa probatzea (eta akatsen berri ematea) oso interesgarri izango litzateke, interesik baduzu idatzi piABILDUAbeobide.net helbidera.

  4. azo -(e)k esan zuen,

    Azaroa 3, 2005 @ 12:54 pm

    Aupa zuek!

    NIk euskaraketa probatu eta komentatuko dizuet ea zer iruditzen zaidan, baina arazo bat dut.

    Txopi-k emandako explikazioekin enaiz aklaratzen eta ezin dut instalatu gallery2 delakoa.

    Instalazioa nola egin laguntzerik??

  5. Anonimoa -(e)k esan zuen,

    Azaroa 3, 2005 @ 11:28 pm

    Zer ezin duzu instalatu?

    gallery ?

    Wordpress+gallery ? Zein sistema eragile ? Non huts egiten du

  6. azo -(e)k esan zuen,

    Azaroa 4, 2005 @ 10:24 am

    Ea ba, wordpress-a instalatua eta martxan dut. Gallery2 instalatzerakoan lehendabizi dena igo behar da FTP bidez, ba igotzerakoan errorea ematen dit behin eta berriz. (agian jaitsi dudan aplikazioa ez da benetazkoa edo ez dakit, gauza da instalatzera ez naizela iristen). Gainera aurkitu ditudan webguneak hori esplikatuaz denak ingelesez daude eta hitz sueltoak ulertzen ditut, baina agian zerbaitek alde egiten dit.

    Windows 2000 dut.

    S.O.S.!!!

  7. Anonimoa -(e)k esan zuen,

    Azaroa 4, 2005 @ 3:28 pm

    Aerk ematen dizu errore fitxategi transferentziak ? Ez la duzu erabiltzaile kuotarik izang…

  8. azo -(e)k esan zuen,

    Azaroa 7, 2005 @ 12:41 pm

    Hau da behin FTP bidez igo eta gero ematen didan errorea…

  9. azo -(e)k esan zuen,

    Azaroa 7, 2005 @ 12:42 pm

    src=’/wp-content/validate_settings.jpg’ alt=”

  10. Anonimoa -(e)k esan zuen,

    Azaroa 8, 2005 @ 2:24 pm

    Nire gomendioa lehenik gallery ondo dabillela ziurtatu (gero ipiniko dugu euskaraz) eta gero saiatuko nintzen wordpress-ekin batzen.

    Gallery 2 ba al dabil ? http://beobide.net/gallery2/install/ orriko instalazioa egin al duzu ?

  11. Anonimoa -(e)k esan zuen,

    Azaroa 8, 2005 @ 2:26 pm

    aldatu mezu horretan beobide.net zure domeinuagatik ;) baina horrelako zerbait (baina ingelesez) agertu beharko litzaizuke.

  12. azo -(e)k esan zuen,

    Azaroa 8, 2005 @ 6:45 pm

    Mila esker, txo!
    Esandakoa bezalako orria azaldu zait, orain instalazioari ekingo diot, komentatuko dizuet ea zer moduz…

  13. azo -(e)k esan zuen,

    Azaroa 8, 2005 @ 8:20 pm

    Ea ba, zuk esandako instalazioa egin dut, bukaeraraino eta gallery2 delakoa martxan dut. (konfiguratzen nabil)

    Baina wp kudeatzeko orrian honako hau azaltzen zait:

    Nola egin behar dut GALLERY2 nere WP-ko orrian azaltzeko, GALDUTA NAGO!!!!!

  14. azo -(e)k esan zuen,

    Azaroa 8, 2005 @ 8:23 pm

    Eman didan arazoaren pantallazoa:

    http://www.enekoaritzarenlagunak.net/blog/wp-content/files/arazoak051108.gif

  15. Anonimoa -(e)k esan zuen,

    Azaroa 8, 2005 @ 8:30 pm

    Lotura honetan egin beharrekoak pausuz pausu:

    http://wpg2.ozgreg.com/index.php/Plug-in_Installation

    baina nik ikusten dudanez gallery-ra sartu eta ImageFRame Modulua instalatu behar duzu, agian zerbait gehiago.

  16. azo -(e)k esan zuen,

    Azaroa 11, 2005 @ 7:31 pm

    eta nola instalatu dezaket ImageFRame Modulua?

  17. Anonimoa -(e)k esan zuen,

    Azaroa 13, 2005 @ 8:58 am

    Gallery-ren kudeaketa orritik. Hau da http://www.zuredomeinu.com/gallery2 ireki saio hasi (admin bezala) eta hor ezkerreko menuan modules izeneko atal bat zego hori aukeratu eta aukeran eskeintzen diren moduluen artean hori duzu, instalatu, gaitu eta listo.

  18. azo -(e)k esan zuen,

    Azaroa 14, 2005 @ 8:49 pm

    Bikain!
    Mila esker, ondo atera zait zuk esandakoa. Jadanik martxan dut baino azkeneko kezka bat sortu zait, orain nola egin nere blog-ean menuaren tokian gallery2-ra akzesoa izateko? ( lehenengo post-ean aipatutako ereduan bezala, http://www.gaztesarea.net/bereziak/zorroztu05/ )

  19. Txopi -(e)k esan zuen,

    Azaroa 15, 2005 @ 1:58 am

    Nik ez dut inoiz galleryrik erabili, eta ez dakit diozuna egiteko aukera bereziren bat edo ekarriko duen, baina WordPressen ikusuntutik, galeriarako esteka bat jartzeko albo-barraren txantiloia eskuz idatzi eta listo. Eragiketa hau egiteko, wordpresseko PHP txantiloi batetan HTML kodea txertatu behar duzu. Zaila ematen du, baina ikusiko duzunez ez da hainbesterako:

    1. Sartu administrazio atalean gunearen administrari bezala (admin).
    2. Zoaz menu nagusiko Auzkezpena aukerara, eta bertako Itxura editorea azpi-aukerara.
    3. Bertan, erabiltzen duzun themearen txantiloien zerrenda ikusiko duzu. Aukeratu ezazu zerrenda horren “Albo-barraren txantiloia” izenekoa (bere estekak sidebar.php aipatzen duena).
    4. Hori egiterakoan, ezkerreko laukian, txantiloi horretako PHP kodea agertuko da, barruan HTML etiketak erabiltzen dituena. Albo-menuan argazkietara esteka agertzea nahi duzun lekuan kode hau txertatu ezazu:

      <li><h2>Galeria</h2>
      <ul>
      <li><a href='wp-gallery2.php'>Galeria</a></li>
      </ul>
      </li>
    5. Aldaketak gorde eta egindakoaren emaitza jarraian webgunean egiaztatu.

    Aldaketa guzti hauek egon orduko, beti bezala, aldatuko duzunaren segurtasun kopia bat egitea gomendatzen dizut. FTP bitartez webgune osoaren segurtasun kopia bat ez bada, behintzat, aldatuko duzun txantiloiaren edukiaren kopiatxo bat behintzat bat. Egindako aldaketaren batek txantiloiak hondatzen badu, ezer ikutu aurretik zegoena jarri ahal izan dezazun.

    Wordpressek txantiloiak aldatzeko baimen naikorik ez duzula esaten badu, zerbitzarian themea gorde zenuenean fitxategiei web zerbitzariari fitxategiak aldatzeko aukera nahikorik eman ez zeniola esan nahi du. Azaldu ezazu zehaz-mehatz zein errore ematen dizun wordpressek eta zerbitzariak zein sistema eragile daukan.

    Trabatuta geratzen bazara galdetu :-)

  20. azo -(e)k esan zuen,

    Azaroa 15, 2005 @ 11:41 am

    Aupa,
    eskerrikasko argibideengatik baina, esplikatu didazun hori bai, esteka jartzeko menuan aklaratzen naiz. Baino gauza da nik nahi dudala baita ere sartzen zaren aldi bakoitzeko irudi ezberdin bat azaltzea menuan bertan, aipatu dudan orrialde hortan bezela. (random image edo delako hori)

  21. Anonimoa -(e)k esan zuen,

    Azaroa 15, 2005 @ 6:51 pm

    Hori gallery2-ren modulu bat da ((random image),ez dakit nola egin behar den txertatzeko baina ziurrenik hemen argituko dute:

    http://wpg2.ozgreg.com/index.php/Gallery2_Options_%E2%80%93_Configuring_Sidebar_Images#Sidebar_Image_Frames

  22. azo -(e)k esan zuen,

    Azaroa 18, 2005 @ 6:20 pm

    Mila esker, benetan!!

  23. pi -(e)k esan zuen,

    Azaroa 18, 2005 @ 9:36 pm

    Bueno ba orain euskaraketa probatzera (nire hasierako intentzioa ;) ).

    http://beobide.net/mozilla/eu_ES-Gallery2.zip deskargatu eta zure gallery2 direktorioan ireki, gero gallery2/modules/core/classes/GalleryTranslator.class fitxategian hau gehitu behar duzu:
    [code[ /* Basque */

    $supportedLanguages[’eu’][’ES’][’description’] = ‘Euskara’;
    $defaultCountry[’eu’] = ‘ES’;
    [/code]

    eta listo erabiltzaile aukeretan sartu eta euskara aukeratu (ziurrenik apache berrabiarazi beharko duzu baina ez negok ziur).

  24. pi -(e)k esan zuen,

    Azaroa 18, 2005 @ 9:37 pm

    Katxis hau da aurrebistarik ez izatearen akatsa…

    /* Basque */

    $supportedLanguages[’eu’][’ES’][’description’] = ‘Euskara’;
    $defaultCountry[’eu’] = ‘ES’;

    da gehitu beharrekoa, besterik ez.

  25. jolaus -(e)k esan zuen,

    Azaroa 19, 2005 @ 9:40 pm

    Kaixo guztioi

    Orain dela gutxi, Wordpress-erako beste plugin berri bat ezagutu dut. FAlbum izena du eta Flickr-en APIa erabiltzen du. Argazkiak Flickr-en ipini eta pluginak zure blogera ekartzen ditu. Euskaratu ere egin dut eta emaitza interesgarria da.

    Gaia aldatuz, galderatxo bat pi-rentzat: nire ikastolako hizkuntzako irakaslea oso interesaturik dabil softwarearen euskaratze gaiaren inguruan. Aurreko batean PHPWebquest aplikazioa euskaratu zuen eta orain aplikazio gehiagoren bila dabil. Nora jo dezake?. Norekin jar daiteke harremanetan?

    Eskerrik asko

  26. pi -(e)k esan zuen,

    Azaroa 19, 2005 @ 10:54 pm

    Ez dut galdera oso ondo ulertzen baina librezale@librezale.org posta zerrendan galdera/eskaria egin eskero laguntzen saiatuko gara.

  27. txokolarte -(e)k esan zuen,

    Abendua 7, 2005 @ 8:32 pm

    FGallery da Flickrren APIa erabiltzen duen beste argazki galeria bat. Istalatzeko eta euskeratzeko oso erraza. Wordpressen administrazio gunetik euskara dezakezu, eta bestela zure phpMyAdmin kontutik, php fitxategirik ikutu gabe. Hemen adibide bat.

  28. Moises Gannon -(e)k esan zuen,

    Urtarrila 29, 2006 @ 10:14 pm

    If youre a newcomer to this process, there are a few items to keep in mind tavli he was buying it Marty dug around in his wallet but of course he .

RSS feed for comments on this post · Aipuaren URIa

Iruzkina utzi