aldatu daiteke argazkia?

nola aldatu blog berriarekin batera jartzen duten argazkia eta norberak nahi duena jarri?

nola aldatu blog berriarekin batera jartzen duten argazkia eta norberak nahi duena jarri?
RSS feed for comments on this post · Aipuaren URIa
azo -(e)k esan zuen,
Urria 5, 2005 @ 11:39 am
Pentsatzen dut goiburuari buruz ari zarela. Hala bada, egin kasu:
Wordpress-aren karpetan sartu behar duzu, ondoren `wp-content´ karpeta ireki eta hemen zuk erabiltzen duzun `theme´-aren karpeta ireki. Theme-aren karpetak `images´ izeneko bat izango du eta hor barruan (adibidez default theme-arekin) `kubrickheader.jpg´ artxiboa aurkitzen da. Artxibo hau da goiburua.
Ondorengoa egin dezakezu:
a) neurri bereko goiburu bat diseinatu eta ondoren honen izena eman (adib: kubrickheader.jpg), honela zuk egindako artxiboa azalduko da blog-aren buruan.
b) `theme´-aren karpetan `wordpress/wp-content/themes/default´ `header.php´ artxiboa ireki testu editorearekin eta `kubrickheader.jpg´ azaltzen den tokian zure goiburuari eman diozun izena jartzea (adib: niregoiburua.jpg).
Ondoren FTP bidez igo aldatutako artxiboak eta lixto!