Librezale.org

Almost Spring theme-arekin problemak

Galdera
Instalatu berri dut WordPress bi lekutan ea ikasten dudan erabiltzen. Instalazioa problemarik gabe burutu dut eta euskaraz jartzea ere.
Ondoren Themes kontuarekin hasi naiz eta zuek erabiltzen duzuenarekin probatu dut. Zuek esandako pausu guztiak bete ditudalakoan nago baina emaitza kaskarrak.
Ikusi nola geratu zaizkidan:
bata
bestea

Bururatzen zaizue zergatia?

4 Iruzkin »

  1. azo -(e)k esan zuen,

    Urria 3, 2005 @ 7:35 pm

    Ez dut ulertzen zein den zure arazoa, publikatu dezakezu ezta?

  2. Txopi -(e)k esan zuen,

    Urria 3, 2005 @ 10:42 pm

    Ikusten dudanagatik, eman dituzun pausu guztiak ondo joan dira, Almost Spring themea euskaratzea izan ezik. Aipatzen dituzun blog bi horietan euskaraz agertu beharko lirateken testuak daude: “Filed under”, “Archives”, “xxx said”, “Leave a comment”, “Submit Comment” eta beste batzuk.

    Beraz, gauza bi hauek egiaztatzea gomendatzen dizut,

    • alde batetik, eu.mo fitxategia themea instalatuta dagoen lekuan jarri duzula (normalean wp-content/themes/almost-spring/),
    • eta bestetik, direktorio horretan dagoen header.php fitxategiaren lehenengo lerroan <?php load_theme_textdomain('almost-spring'); ?> gehitu duzula .

    Gauza bi hauek ondo badaude, baliteke jaitsi duzun Almos Spring themearen bertsio berriak azaldu genuen prozeduran aldaketatxoren bat egitea behar izatea. Beraz, nahiz eta urrats hauek jarraitu, euskaraketa ondo ez bada agertzen, esaiguzu zehatz-mehatz themearen zein bertsio instalatu duzun. Guk 1.0 bertsioa euskaratu genuen eta badirudi 1.2 bertsioa atera dela jada, baina 1.1 bertsioa ere egon badago. Bertsioa non begiratu ez badakizu, administrazio guneko “Aurkezpena” ataleko “Itxura” azpiatalean agertzen dela gogorarazten dizut.

    Kontatuko dizkiguzu zure aurrerapenak :-)

  3. txabi -(e)k esan zuen,

    Urria 4, 2005 @ 12:57 pm

    Ba, bai, konprobatu dut, eu.mo behar den lekuan dago eta header.php fitxategian beharrezkoa den lerroa ere badago. Themearen bertsioa 1.2 da, baina probatu nuen ere 1.0 bertsioarekin eta berdin.
    Gainera beste Theme bat itzuli dut proba egiteko, “Pool” izenekoa, eta honekin ere ez du funtzionatzen.

    Probak egiten jarraituko dut.

    Eskerrik asko. :-)

  4. sportsbook from england -(e)k esan zuen,

    Urria 30, 2007 @ 4:59 pm

    sportsbook from england…

    maxima egg:wail Lister corn …

RSS feed for comments on this post · Aipuaren URIa

Iruzkina utzi