Nola ezabatu databasea wp berriz instalatzeko?

Wordpress instalatu eta fallo batzutaz ohartu naiz. Berriz instalatu nahiean nabil baina honako mezua azaltzen zait:
Already Installed
You appear to have already installed WordPress. To reinstall please clear your old database tables first.
Inork lagunduko al dit??
Mila esker!
Txopi -(e)k esan zuen,
Iraila 28, 2005 @ 5:12 pm
Nire ustez, erarik errazena datu-basea ezabatu eta berriz sortzea izango litzateke, zeuzkan baimenak berrezarriz. Era horretan, ez dituzu WordPress-eko datu-baseko taulak banan-banan ezabatu beharko.
Hori egin ahal izateko, WordPress-eko instalazioaren urrats batetan egiten den antzeko zerbait egin beharko duzu:
C:\Archivos de programa\MySQL\MySQL Server 4.1\bin>mysql.exe -u administrarierabiltzailea -p
Enter password: ***********
Welcome to the MySQL monitor. Commands end with ; or \g.
Your MySQL connection id is 4 to server version: 4.1.8-nt-log
Type ‘help;’ or ‘\h’ for help. Type ‘\c’ to clear the buffer.
mysql> DROP DATABASE datubaseizena;
Query OK, 1 row affected (0.00 sec)
mysql> CREATE DATABASE datubaseizena;
Query OK, 1 row affected (0.00 sec)
mysql> GRANT ALL PRIVILEGES ON datubaseizena.* TO “wordpresserabiltzailea“@”ostalaria“
-> IDENTIFIED BY “pasahitza“;
Query OK, 0 rows affected (0.00 sec)
mysql> EXIT
Bye
C:\Archivos de programa\MySQL\MySQL Server 4.1\bin>
administrarierabiltzailea: MySql-ko erabiltzaile bat da, datu-baseak ezabatu eta sortzeko baimenak izan behar dituena. Normalean
rooterabiltzailea da baimen horiek dituena.datubaseizena: WordPress lehen aldiz instalatu zenuenean erabili zenuen izena (
wordpress,blog, …). Gogoratzen ez baduzu,wp-config.phpfitxategianDB_NAMEaldagaiaren balorea begiratu.wordpresserabiltzailea: WordPress lehen aldiz instalatu zenuenean erabili zenuen erabiltzailea (
wordpress, …). Gogoratzen ez baduzu,DB_USERaldagaiaren balorea begiratu.ostalaria: gehienetan balore hau
localhostizaten da, baina mysql zerbitzaria eta web zerbitzaria makina desberdinetan badaude bestelako balorea ere izan dezake. Gogoratzen ez baduzu,DB_HOSTaldagaiaren balorea begiratu.pasahitza: WordPress lehen aldiz instalatu zenuenean, wordpresserabiltzailea-rentzako erabili zenuen pasahitza. Gogoratzen ez baduzu,
DB_PASSWORDaldagaiaren balorea begiratu.MySQL-ko administraria ez bazara, ezin izango duzu datu-base osoa ezabatu. Beraz, taulak banan-banan ezabatu beharko dituzu. Horretarako, lehen egin dugun bezala terminala erabiliz MySql-ko bezeroarekin konektatu eta taulak ezabatu itzazu. Bestela, phpMyAdmin bezalako grafikodun tresna bat ere erabili dezakezu.
azo -(e)k esan zuen,
Iraila 28, 2005 @ 6:13 pm
Mila esker!!