Wordpress.com

Wordpress.com erabiltzaile anitzek sortutako weblog-ei dohaineko ostatua eskaintzen dien zerbitzu berri bat da. Zerbitzu berri honen bitartez edonork argitaratu dezake bere weblog-a Wordpress aplikazioak eskaintzen dituen ezaugarri interesgarri guztiekin. Badirudi proiektu berri honen atzean Donncha O’Caoimh informatikari irlandarra dagoela, hain zuzen ere, Blogsome-eko webgunearen sustatzaileetako bat.
Zure bloga Wordpress.com-en argitaratzeko gonbidapena lortu beharko duzu. Horretarako zuzenean webgunera jo dezakezu eta bertan eskaera egin edota beste helbide honetan ere zure eskaera luzatzeko aukera izango duzu.