Chenpress 3.0 plugina Worpresserako

Chenpress Wordpress-eko oinarrizko testu editorea hobetzen duen WYSIWYG plugin interesgarri bat da. Plugina FCKeditor 2.0 HTML testu editorean oinarrituta dago eta Chen Wei-k Wordpress-en integratzeko egokitzapenak egin dizkio. Azkenaldi honetan probatu ditudan WYSIWYG (”What You See Is What You Get”) testu editoreen artean azken honek aurkezten ditu abantailik handienak.
Oraindik ez dut gehiegi erabili baina “boteprontoan” aipagarriak diren hainbat berezitasun aurkitu dizkiot:
- Beste plugin batzuekin alderatuz instalazio prozesua oso sinplea da: zip-a jaitsi, deskonprimatu eta “wp-content/plugins” karpetara igo
- Editorearen interfazea EUSKARAZ konfigura daiteke: sisteman lehenetsita dugun hizkuntza detektatzen du eta automatikoki aplikatzen du.
- Mota guztietako fitxategiak igo eta bidalketetara gehitzeko aukera: halanola, irudiak, flash-ak, audio eta bideoak, pdf, doc, ppt…
- Fitxategien kudeaketarako sistema aurreratua: zerbitzariko karpetetan nabigatu, karpetak sortu, mugitu… ahal izateko aukera eskaintzen du.
- Nabigatzaile gehienekin bateragarria: IE 5.5+, Firefox 1.0+, Mozilla 1.3+, Netscape 7.0+…
- Wordpress-ek lehenetsita dituen “quicktags” direlakoekin erabili ahal daiteke: ezagutzen ditudan Wordpresseko WYSIWYG editore gehienek tag horiek edizio eremutik ezabatzen dituzte (hauen artean beste plugin batzuenak agertzen dira, halanola, IImage Browser, Filepress…). Chenpress-ek editorearen botoiekin batera tag horiek mantentzen ditu aukera guztiak bere horretan mantentzen direlarik.
- Erraz pertsonaliza daiteke: hainbat dokumentuetan ukitu txikiak eginez aukera dago edizio eremua handitzeko (nik 400px-etik 700 px-etara handitu dut), tresna-barrak aldatu, skin desberdinak ipini…

Wordpress erabiltzen duzuen euskal blogarietako norbaitek horrelako tresna baten bila bazabiltzate proba ezazue plugin hau; benetan merezi du. Plugina jaitsi eta nahi izanez gero, sortzaileak prestatu duen flash tutoriala ere jaitsi dezakezue, Chenpress 3.0-ren instalazioa nola egin behar den ikasteko. Informazio gehiago nahi izanez gero Chenpress-en foro ofizialera jo dezakezue.
azo -(e)k esan zuen,
Iraila 28, 2005 @ 6:22 pm
Oso ona da plugin-a, nik probatu det eta benetan erreza egiten da idaztea. (word-eta antzeko programen menu barra oso antzekoa du)
IKTeroak :: NumSum, Writely-ren filosofiaren atzetik :: October :: 2005 -(e)k esan zuen,
Urria 3, 2005 @ 9:08 am
[…] : bertan aipatzen dira Writely, NumSum, FCKEditor (jakinstein-en edizioan erabiltzen dudan pluginaren oinarria), ThinkFree…
Erantzun bakarra
»
[…]
W. Chen -(e)k esan zuen,
Urria 19, 2005 @ 6:16 am
Update to ChenPress 3.1.1 which is based on FCKeditor 2.1.1.
Please check:http://groups-beta.google.com/group/ChenPress
Avery Hayden -(e)k esan zuen,
Urtarrila 25, 2006 @ 10:40 pm
soon as the door shut behind him the girls started talking about him online black jack All I know is youre throwing away an awful lot of money.
Reece Shea -(e)k esan zuen,
Urtarrila 29, 2006 @ 10:13 pm
Rockn roll! tavli noticing the 1400 yards marker as he drove by it.