Librezale.org

Instalazio gida berria Deskargatu atalean

teketen
Teketen-i esker, orain WordPress-en instalazioa azaltzen duen bigarren dokumentu bat daukagu. Testu berri hau PDF formatuan dago eta erabiltzaile berrientzako instalazio gida ezin hobea izan daiteke.

Dokumentuak, wordpress-en instalazioa eta euskaraketa azaltzeaz gain, webgune honetan argitaratu genuen aurreko dokumentuan azaltzen ez diren gaiak ere jorratzen ditu: instalatu ondorengo lehen konfigurazioak (lehenetsitako bidalketa kendu, atalak txukundu), theme-en bitartez weblogaren itxura aldatu, plugin-en bitartez ezaugarri berriak gehitu, etab.

Gainera, testuak webgune honek bezala Creative Commons lizentzia bat dauka eta beraz ezagutzaren zabaltzearen alde dago.

Iruzkina utzi