Almost Spring theme-aren euskaraketa

Webgune honetan erabiltzen dugun theme-ak Almost Spring 1.0 du izena, eta haseran erdizkako euskaraketa bat prestatu bagenuen ere, orain theme osoa euskaratuta dago eta weblogeko download gunean ikus daitekeenez nahi duen ororen eskura ere bai.
Almost Spring theme-a (orain arte behintzat) itzulgarria ez denez, MO fitxategia zure wordpress instalazioan theme-a dagoen lekuan usteaz gain (wp-content/themes/ direktorioaren barruan), ez ahaztu theme-aren header.php fitxategiaren lehenengo lerroan ondokoa gehitzea:
<?php load_theme_textdomain('almost-spring'); ?>
Bukatzeko, dagoeneko egin ez baduzu, zure weblogean Almost Spring themea indarrean jartzeko, zoaz administrazio eremura eta “Aurkezpena” atalean udaberrian inspiratutako theme honen ondoan dagoen “Aukeratu” esteka sakatu ezazu:

Urrats hauek burututakoan, weblogak Almost Spring theme-a erabiliko du eta euskaraz lan egiten ari bagara, theme-aren testu guztiak euskaraz agertuko zaizkigu. On egin dagizuela!