Webgunea guztiz euskaratuta
Weblog honek wordpress-en azken euskaraketa erabiltzen du, baina sartu genion theme-ak bazituen hitz eta esaldi berriak euskaratu beharra zeukatenak. Oraintxe bertan itzuli ditut eta beraz, oker ez banago, orain webgune osoa euskaratuta dago.
RSSen inguruko testuren bat falta dela uste dut baina beste ezer euskaratzeke dagoela ikusten baduzue, esantzazue mesedez. Eskerrik asko ![]()
maxkuri -(e)k esan zuen,
Ekaina 27, 2005 @ 9:17 pm
Kaixo,
webgune osoa euskaratzeko eskuz egin duzu lan? Edo dagoeneko lortu duzu euskaratzea “.mo” eta “.po” fitxategiak erabilita?.
Momentuz ikusi dudana euskaraturik ageri da. Orrialdearen oinak ingelesezko testuak ageri ditu, hori bai.
P.D.: Erabiltzaile bezala jadanik ezagutzen nau “maxkuri bezala hasi duzu saioa” testuak ageri duenez. Abantaila da, aldi bakoitzean datu pertsonalak betetzeko beharrik ez horrela.
maxkuri -(e)k esan zuen,
Uztaila 10, 2005 @ 10:51 am
Aupa, tresna interesgarri bat ikusi dut hemen Sustatu irakurri ondoren:
http://www.3arrano.com/gailue/poedit.php
3ARRANO -(e)k esan zuen,
Urtarrila 24, 2006 @ 4:41 pm
poEdit-en orriaren helbidea aldatu egin da. Hau da berria:
http://www.3arrano.com/gailuak/prog_poedit.php
Hemendik lotura zaharrera sartu da batenbat, beraz, badaezpada helbide berria jartzea erabaki dut.
Txopi -(e)k esan zuen,
Urtarrila 24, 2006 @ 7:22 pm
Eskerrik asko 3ARRANO. Ni izan nintzela uste dut
Bidalketa berri honetan helbide egokia jarri nuen: WordPress 2.0 euskaratzeko prest
3ARRANO -(e)k esan zuen,
Urtarrila 25, 2006 @ 9:42 pm
…etengabe helbideak aldatzen nabil, eta hortik zehar okerreko loturak uzten ditut. Badakit enukeela hori egin beharko, saiatuko naiz berriro ez egiten…