Librezale.org

Wordpress-eko euskaraketa non?

Wordpress-eko euskaraketa leku baten baino gehiago dago, eta orainarte programa honen euskaraketan interesaturik gaudenok ez dugu erabaki zein den erabili nahi dugun biltegi lehenetsia ezta etorkizunean beharrezkoak izango diren eguneraketak egiteko nola antolatu nahi garen. Hasiko al gara gai hauek argitzen?

Hasteko, Wordpress-eko euskaraketa Rosetta proiektuan eskuragarri dago. Sistema honek bere berezitasunak dauzka, besteak beste, itzulpena web bitartez on-line aldatu daitekeela eta erabiltzaileek fitxategiak automatikoki edozein momentutan sortu ditzakela. Batzuk hau gogoko dute eta beste batzuk aldiz ez.

Txopik ere PO eta MO fitxategiak bere webgunean zuzenean jaisteko prest utzi zituen.

Bestalde, Sustatukoek bere momentuan azaldu zuten bezala, eduki bera Tumatxa plataforman ere eskuragarri utzi zuten. Sistema honek bere berezitasunen artean itzulitako gauzen artean bilaketak egin daitezkeela da.

Baina, gauza ez da hor gelditzen. Badaude software euskaraketak kudeatzeko pootle sistema erabiltzen dutenak ere…

Beraz, eduki berdintzuak leku askotan daude eta WordPress-Eu bezalako leku baten aukera guzti hauetako bati lehentasuna eman behar geniokela uste dut. Kontrakoa esan arte, Rosetta da wordpress-eko euskaraketen biltegia, baina jendea nahazterik ez badugu nahi, batzuek eta besteek egindako hobekuntzak eta eguneraketak elkar zapaltzerik ez badugu nahi, erabaki argi bat hartu beharko genuke.

Has gaitezen beraz guzti honi buruz eztabaidatzen, aukera bakoitzak dauzkan ezaugarriak aztertzen eta lan egiteko egokiagoa iruditzen zaigun era zehazten.

8 Iruzkin »

  1. maxkuri -(e)k esan zuen,

    Ekaina 24, 2005 @ 6:50 pm

    Kaixo,
    Nere ustez Rosettan ondo dago. Bertan hasi bazineten lanean eta lanerako erosoa bada, ba primeran. Orain, Pootle sistema delakoak honen aldean abantaila handiak eskaintzen baditu, ba pentsatu egin beharko bertara salto egin edo ez.

    Tumatxak “repositorio” modura egiten du lan nonbait, ezta? Ideia ona litzateke sistema hori erabili ahal izatea euskarazko itzulpenen memoria modura eratu bada. Rosettan (edo dena delakoan) itzulpenaren eboluzio majo bat dagoenean Tumatxan dagoena eguneratu egin beharko litzatekeela da gauza agian, ezta?. Bateratu daitekeen gauza bat dirudi.

    Argi daukadana da, dena den, weblog honetako eskubiko zutabean itzulpen horiek dauden webguneetarako lotura jartzea ona litzatekeela.

    Horrekin batera, itzulpena nola egin behar den adierazten duen gida labur eta sinple baterako lotura ere ondo legoke. WordPress-eko orrialde bat sortu liteke horretarako. Nik oraindik ez dakizkit pauso zehatzak. Mesedez, norbaitek honen berri badaki, primerakoa litzateke adieraztea, eta horren arabera gida idatzi.

  2. maxkuri -(e)k esan zuen,

    Ekaina 24, 2005 @ 6:53 pm

    Ah! Gauzatxo bat…oraintxe bertan ez dakit nork idatzitako mezuari erantzuten ari naizen, ez da agertzen…agian ondo legoke jakitea izena bederen, ezta? Bestela, horren inpertsonala geratzen da…ta ez dakizu nori erantzuten diozun ere…Milesker :)

  3. Txopi -(e)k esan zuen,

    Ekaina 26, 2005 @ 1:50 pm

    Gaur lortu dut astia azkenean txantiloietan aldaketa hori egiteko eta hemendik aurrera bidalketak egiten ditugunean igortzailearen izena agertuko da izenburuaren azpian.

    Ikusten duzunez, bidalketa hau egin zuena ni neu izan nintzen :-)

    Oharra: bidalketak eta iruzkinak eginteaz gain webgunearen fitxategiak eta abarrak hobetzen lagundu nahi duen inor badago, jakin dezala esatea besterik ez duela… Oraingoz bi erabiltzaile gara pasahitza dakigunak.

  4. maxkuri -(e)k esan zuen,

    Ekaina 27, 2005 @ 9:09 pm

    Apa Txopi!
    Je, je, je….bai, suposatzen nuen zu izango zinela bidalketaren egilea, baina, badakizu, nori zuzendu jakitea egoki da bat baino gehiago bazaudete proiektuaren ildoa eramaten. Primeran, beraz.

    Ez dirudi une honetan mugimendu gehiegi dagoenik (iruzkinen kopuruagatik diot ;)), baina ahal den neurrian lagunduko dut nik bederen.

  5. Txopi -(e)k esan zuen,

    Uztaila 5, 2005 @ 10:52 pm

    Eskumako zutabean Wordpress-eko euskaraketak nondik jaitsi daitezkeen jartzea ideia ona dela deritzot eta “Downloads (deskargak)” izeneko esteka-taldean jarri ditut wordpress 1.2 eta wordpress 1.5 bertsioen PO eta MO fitxategiekin. Baita Rosettako esteka ere, nahi duenak on-line dagoen azken bertsioa eskuratu dezan.

    Eskerrik asko zure iradokizunagatik maxkuri :D

  6. Goio Telletxea -(e)k esan zuen,

    Uztaila 6, 2005 @ 8:18 am

    Kaixo Txopi,
    “Downloads” atala ez dut ikusten esteka modura.
    Non dagoen esan diezagukezu arren?
    Milesker.

  7. Txopi -(e)k esan zuen,

    Uztaila 6, 2005 @ 8:42 am

    Eskumako zutabean Bilaketak egiteko, bidalketak Atalka ikusteko eta Artxiboak ikertzeko aukerak (estekak) daude. Goitik-behera irakurtzen jarraitzen baduzu, diotzudan esteka-atala ikusiko duzu:

    Deskargatu (download) »
    Azken euskaraketa
    Wordpress 1.5 MO euskaraz
    Wordpress 1.5 PO euskaraz
    Wordpress 1.2 MO euskaraz
    Wordpress 1.2 PO euskaraz

    Gainera, Blogroll esteka-taldeari izena aldatu diot eta “Wordpress zaleak” izendatu dut. Bertan, hemen parte hartzen dugunon weblog batzuk jarri ditut, Wordpress erabiltzen dutenak eta edukiak euskaraz ikusteko aukera ematen dutenak. Esteka hauek orria egineratzen den bakoitzean ordena desberdinean agertzen dira, denek lehentasun bera izan ditzaten. Lanbroute.com oraingoz behintzat ez dut jarri, egiaztatzeko sartzen saiatu naizenean errorea ematen bait dit. Ezagutzen ditut wordpress-en oinarritutako beste blog batzuk baina denboran zehar jarraipena duten blogak izan beharrean ekitaldi zehatz batetan erabilitakoak direnez, zerrenda honetatik at ustea erakabi dut: Gazte Akelarrea, Emakumeen Mundu Martxa 05, Euskal Herriko Okupazio Kongresua 2005, UEUko ikastaroa, Munduko Arrozak 05. Atal honetan beste ezer gehitu beharko litzatekeela uste baduzue, esaidazue mesedez!

    Wordpress zaleak »
    irratia.com
    Gorkaren ikasbitakora
    berriemaile.com
    gaztelumendi.org
    Metabolik BioHacklab

    Eta beste atal berri bat edo edonolako aldaketa proposatu nahi baduzue, bota lasai. Ez hori bakarrik, aldaketok zuek zuzenean egin nahi badituzue esatea besterik ez duzue eta Kudeatzailearen pasahitza emango dizuet. Weblog hau guztiona da :-)

    Denborarik ez baduzue esan niri eta aldaketak egingo ditut. Gauzak nola egiten diren ez badakizue edo zalantzak badituzue, galdetu weblogean bidalketa berri bat eginez eta denon artean ziur zalantzok argitzen ditugula.

  8. Goio Telletxea -(e)k esan zuen,

    Uztaila 6, 2005 @ 1:32 pm

    Bikain Txopi, ez nuen ikusten “Download” atala, izan ere iruzkinen orrialdean ez baita agerzen. Lanbroute.com-eko fitxategiak (webloga eta beste fitxategi guztiak) kendu ditugu beste zerbitzari batetara goaz eta. Hosting berrian dena jartzen dugun bezain laister abisatuko dizut zerrendan jar dezazun.

    Dena prest dugu bestela, zenbait plugin jarrita eta theme-a erabat pertsonalizatuta. Agian falta zaiguna euskaratze prozesua zein den jakitea da, baina beno denbora kontua izango da.

    Uste dut WordPress “Strayhorn”-en 1.5.1.3. bertsioa atera berri dutela eta atzo aipatu zidatenez agian segurtasun kontuak direla medio izan omen da. Badaezpada komeni litzateke hau egiaztatu eta beharrezkoa den eguneraketa sartzea.

RSS feed for comments on this post · Aipuaren URIa

Iruzkina utzi