Uda ospatu dezagun
Gaur bertan uda hasi bada ere, udaberrikoa omen den diseinua eman diot weblogari. Hala ere, aldaketa hauekin gunearen erakargarritasuna hobetu izana espero dut:
- Almost Spring delako theme bat sartu.
- Goikaldean Librezaleren burukoa gehitu.
- Oraindik logorik aukeratu ez dugunez, behin-behineko bat margotu (tximeleta) eta diseinura gehitu.
Oraindik bukatu ez badut ere (oina aldatzea falta da), zuen proposamenekin eta ideiekin has zaitezte mesedez. Ziur norbaitek nik baino logo askoz politagoa egin dezakeela…
agara -(e)k esan zuen,
Ekaina 22, 2005 @ 1:31 pm
Aupa,
Hasiberria naiz WordPress-ekin eta oraindik nahiko galduta nabil. Oraindik Theme eta Style-ekin frogatan ari naiz, ea gauza politen bat jartzen dudan…
Hala ere, galdera pare bat dauzkat:
Nondik lor ditzaket euskaratzeko artxiboak?
Artikuluetan entresakak jarri nahi ditut, hau da, nabarmentzeko komilla tartean jartzen den parrafoa.
(Ikus http://gorpal.berriemaile.com/ guneko ‘Gogoeta-eragileak, irakaskuntzako metodo bezala’ artikulua. Entresaka bat dago grisez eta komilla haundi batzurekin…)
Nola egin dezaket?
Eskerrik asko
Asier
Goio Telletxea -(e)k esan zuen,
Ekaina 22, 2005 @ 3:25 pm
Uste dut, zuk entresaka bezala ezaguna dena (batipat kazetaritzan) ‘blockquote’ modura ipini daitekeela. Hori da zuzenena ziurrenik, nahiz eta gero badiren ‘cite’ eta antzeko elementuak ere gauza hauetarako baliogarri direnak . Testu hori horrela ezartzeko, zure mezuan Nire entresaka idatzi beharko duzu. Gero CSS estilo orrialdean (zure theme-aren ’styles.css’ fitxategian), ‘background’ modura “kakotxak” (edo beste edozer) dituen grafiko bat jarri beharko duzu. Honelako zerbait:
blockquote
{
background: url(’irudiak/kakotxa.gif’) no-repeat right top;
}
Adibidean, “irudiak” karpetan dagoen “kakotxa.gif” izeneko grafikoa jartzen dugu fondo modura, goikaldeko (’top’) eskuinaldean (’right’). Noski, beste propietate batzu ere adierazi ahal/beharko dituzu, honez gain.
Plugin asko daude edizio lanetan laguntzeko, askok erraztu egiten dute eta beste batzuk editatutako testua baliogarri ez izateraino zikindu.
Ez dakit asko laguntzen dizudan honekin, baina beno, hasiera bat da.
Goio Telletxea -(e)k esan zuen,
Ekaina 22, 2005 @ 3:28 pm
Uhm! Badirudi
interpretatu egin didala, baina estilo berezirik ere ez diola ezarri…je, je, je…
Goio Telletxea -(e)k esan zuen,
Ekaina 22, 2005 @ 3:32 pm
“Nire entresaka” textua ‘blockquote’ elementuaren irekiera eta itxitze etiketen artean doa. Horixe adierazi nahi nuen, baina kosta egin zait.
Bestalde, ni ere euskaratzeko fitxategiak jartzen saiatu naiz Gorpal-en webgunean zeuden pausoak jarraituz, Polyglot bidez, etab. eta ez dut lortu oraindik. Ziur nago ezin dela horren zaila izan. Ea jarri gaitezkeen horretan.
Milesker.
Txopi -(e)k esan zuen,
Ekaina 24, 2005 @ 9:52 am
Agarak zioen:
> Nondik lor ditzaket euskaratzeko artxiboak?
https://launchpad.ubuntu.com/products/wordpress/+translations
Momentuz hemendik jaitxi ditzakezu, baina webgune honetan bertan eskuragarri jartzea egokia izango litzatekeela uste dut. Beste bidalketa bat egingo dut gai hau denon artean erabakitzeko…