Librezale.org

Webloga martxan!

Agurrak guztioi. WordPress zaleon txokoa martxan dago jada!

Oraintxe bertan dena lehenetsitako aukerekin dago. Beraz, denon artean erabakiak hartzen hasi gaitezke, adibidez, bidalketak sailkatzeko atalak, weblogaren itxura, logo bat nahi badugu, eta abar. Zure erabiltzailea erregistratu ezazu eta lehen bidalketa honi iruzkinak egiten hasi zaitez!

4 Iruzkin »

  1. patxi gaztelumendi -(e)k esan zuen,

    Ekaina 12, 2005 @ 2:48 am

    ni prest nago. erabat.

    wordpress euskaratu dugula eta… jo dezagun aurrera.

    blogosfera gurea da, apurka apurka.

    wordpress da munduko, nazioarteko tresna txukunena, harro egoteko moduan gaude.

    euskal / e - globosfera txukun baten alde

    software librea eta euskara

    biba züek!

    larrabetzutik

  2. maxkuri -(e)k esan zuen,

    Ekaina 12, 2005 @ 9:02 pm

    Kaixo, zer moduz?
    E-maila ikusi berri dut eta beno, hemendik nabilela jakin dezazuen bidaltzen dut iruzkin hau. Blog hau martxan jarri eta berarekin frogak egin ahal izatea ideia ona delakoan nago. Eskertzekoa norbaitek ardura hori hartu izana. Gainera, ikusi ahal izan dudanez WordPress-eko tresnak euskaraturik daude. Ez dago gaizki hasiera on bat emateko.

    Lehengo batean Txopik emandako instrukzioei jarraituaz saiatu nintzen nire WordPress-eko bitakora euskaratzen, baina ez dut lortu. Zeozer faltako zait egiteko oraindik agian…uhm! Tontakeriren bat zihurrenik.

    Atalak antolatzeko orduan, agian “Themes”, “Plugins”, “Zalantza eta arazoak”, “WP-ri buruzko albisteak” dira lehen bururatzen zaizkidanak.

    Agur bat guztioi eta laister arte.

    Goio Telletxea | Lanbroute.com

  3. pi -(e)k esan zuen,

    Ekaina 14, 2005 @ 12:20 am

    Aupa danei:

    Nire iruzkina sortuberri den komunitate berriari ongietorri eman eta hemendik ibiliko naizela esateko bakarrik da.

    Horrelako proiektuekin bakarrik lortuko du Euskara eta Soft Librea merezi duen lekuan ipintzea.

    Zorte on

  4. Txopi -(e)k esan zuen,

    Ekaina 14, 2005 @ 6:30 pm

    Goioren proposamenak kontutan hartuta, nik gutxienez atal hauek proposatzen ditut:

    Wordpress-eu: weblog honen inguruko bidalketak, proposamenekin, ideiekin eta abar.

    Galderak eta erantzunak: wordpress zaleoi sortzen zaizkigun zalantzak, errakuntzak, arazoak eta abarrak jartzeko lekua, besteok argitzen saiatuko garenak.

    Itzulpenak: wordpress bera edo existitzen diren plugin eta themeak euskaratzeari buruz hitzegiteko. Baita dagoeneko euskaratuta dagoenaren gainean zuzenketak eta hobekuntzak proposatzeko.

    Segurtasuna: segurtasun arazoei buruzko albisteak, gutxi badira ere garrantzitsuak bait dira eta atal berezia merezi dute. Spam-a kontrolatzeko bidalketak ere hemen jarri genitzake.

    Albisteak: wordpress-en inguruan jasotako albisteak, plugin theme eta estilo berriak, tresnak eta abar.

    Sailkapen hau nola ikusten duzue?

RSS feed for comments on this post · Aipuaren URIa

Iruzkina utzi