WordPressen itzulpena kudeatzeko laguntza

Librezale.org(e)tik

Hona jo: nabigazioa, bilatu

WordPressen itzulpena Librezaleren Pootlen kudeatzeko laguntza-oharrak dira hauek.

Pootleko PO fitxategia kate berriekin eguneratu

WordPresseko bertsio bat garapenean dagoenean (adibidez 2.7 bertsioa) euskaraketa egiten den bitatartean, noizbehinka Pootleko PO fitxategia eguneratzea ondo dator. Era horretan kate berriak gehitzen dira (eta jada erabiltzen ez direnak kendu egiten dira). Horretarako urrats hauek jarraitu daitezke:

  • Hasteko Pootlen euskaratutako PO fitxategia jaisten dugu.
  • Aurrera jarraitu aurretik, PO fitxategiak errorerik ez duela egiaztatu behar dugu. Errorerik egotekotan, lerro zenbakiak ematen dizkigu. Lerro horiekin PO fitxategia editatu (gedit programarekin adibidez) eta arazoa konpondu.
  • Fitxategiaren bukaeran iruzkinik dagoen begiratu. "#~" letrekin hasten dira. Kendu ezean, msgmerge-k errorea emango du. Momentu honetan euskaraketa berri honetan parte hartu dutenen izenak gehitu daitezke. Itzultzaileen izenak fitxategiaren lehen lerroetan agertzen dira.
  • Subversionetik azken POT fitxategia hartzen dugu.
  • Gure PO euskaratua azken POT fitxategiarekin batu eta beste PO berri bat sortzen dugu. Azken PO fitxategi honek euskaratuta geneuzkan kateak dauzka eta POT fitxategian zeuden kate berriak itzultzeke agertzen dira. Jada erabiltzen ez diren kateak mantentzen dira baina fitxategiaren bukaeran iruzkin bezala gordetzen dira. Beharrezkoak iruditu ezean, azken iruzkin hauek ezabatzea gomendatzen dut.
    • msgmerge wordpress2.7.po wordpress.pot -o azkena.po
  • Erroreren bat gertatuz gero, seguraski arazoa PO fitxategian egongo da.
  • Aurreko urrats guztiak ondo joan badira, PO fitxategi zaharra berriagatik ordezten dugu eta euskaratu beharra dagoen fitxategi berria Pootlera igotzen dugu. Hori egiteko Pootlen kudeatzaile baimenak izan behar ditugu.
    • cp azkena.po wordpress2.7.po

pootle-terminology.po eguneratu

Itzulpen berri bat hasi aurretik, aurreko itzulpenetan erabilitako kateak pootle-terminology.po fitxategian bildu daitezke, Pootlek iradokizun egokiagoak egin ditzan.

Tresna pertsonalak

Zer da Librezale? | Kontaktua | RSS jarioa | Lizentzia

Laguntzailea: Mundurat · Erabilitako softwarea: MediaWikiWordPress eta FluxBB