Vuze
Librezale.org(e)tik
Aplikazio honen euskaratzea zaharkituta dago, proiektuan parte hartuz lagun dezakezu.
Egungo bertsioa 4.4 da eta 4.2.0.2 bertsiora arte dago euskaratuta.
Azalpena
Vuze aplikazio informatikoa (lehen Azureus zena) P2P sareetan fitxategiak partekatzeko erabil daitekeen BitTorrent bezeroa da. Vuze Java lengoaian idatzita dago.
Torrent protokolo bidez fitxategiak partekatzeaz gain, Azureus Vuze bihurtu zenetik kalitate handiko bideo-edukiak ikusi, partekatu eta argitaratzeko plataforma bihurtu da. Edukiak kanaletan eta kategorietan antolatuta aurkezten dira.
Euskarazko lokalizazioaren instalazioa
Euskaratutako Vuze bertsioa 4.2.0.2 da. Beraz, kontuan izan zenbait kate ingelesez ager daitezkeela.
Java aplikazio guztietan bezala, Vuze-ren lokalizazioa .properties luzapeneko fitxategien bidez egiten da. Euskarazko .properties fitxategia hemen dago: http://forum.vuze.com/thread.jspa?threadID=82426&tstart=0
Euskarazko lokalizazioa instalatzeko, goian aipatutako fitxategia Vuze-k erabiltzailearen direktorioan sortzen duen karpetara kopiatu behar da (kontuz, karpeta horren izena "Azureus" izan daiteke oraindik ere). Non dago karpeta hori?
- Ubuntun (gainerako GNU/Linuxetan berdin izango dela uste dut): /home/erabiltzaileizena/.azureus -> puntutxoa daukaten karpetak (karpeta ezkutuak) ikusteko, badakizue, Ktrl+H erabili.
- Windows XPn: C:/Documents and Settings/erabiltzaileizena/Datos de programa/Azureus -> Datos de programa karpeta edo horren parekoa ikusteko, karpeta ezkutuak ikusgai jarri behar dira.
Ondoren, Vuze-ren "Tools -> Options -> Interface -> Language" atalean euskara aukeratu behar da.



