Virtaal

Librezale.org(e)tik

Hona jo: nabigazioa, bilatu

Virtaal

0.6.1 bertsioa

Proiektuari buruz

Azalpena

Virtaal (afrikaans-eko hitz-joko bat da, "hizkuntzarentzat" esanahiarekin) itzulpenak kudeatzeko tresna sinple eta erabilerraza da, itzultzaileen produktibitateari begira garatua. Translate Toolkit-aren gainean dago garatua, Python-en beraz, eta plataforma-anitza da (OS X, Windows, GNU/Linux).

Bere ezaugarrien artean nabarmentzekoak:

  • Fitxategi formatuak: PO, MO, XLIFF, TMX, TBX, TS eta beste batzuk ere onartzen ditu
  • Itzulpen-unitateak iragazteko aukerak: osatu gabeko itzulpenak, sarrera guztiak, bilaketa (adierazpen erregularrekin, bilatu eta ordeztu, ...)
  • Unitateen arteko nabigazio azkarra teklatu bidez (Ktrl + gezia gora, Ktrl + gezia behera)
  • Fitxategiak txantiloi berrietara (POT) eguneratzeko bide zuzena
  • Jatorrizko testua helburu-hizkuntzara kopiatzean (Alt + gezia behera) puntuazio-arauak kontuan hartzen dira
  • Aurreko itzulpenak berrerabiltzeko aukera. Iturburuak hainbat izan daitezke: itzulpen-memorien zerbitzari bat, Open-tran.eu, itzulpen automatikoko zerbitzuak (Apertium, Opentrad, ...)
  • Hitzak automatikoki osatzea (OpenOffice.org-en eran)
  • Ortografia-egiaztatzailea
  • XML etiketak nabarmentzen ditu

Lokalizazioa

Virtaal euskaraz dago. Hura instalatzeko, GNU/Linuxen sudo apt-get install virtaal. Azken bertsioarekin lan egin nahi izanez gero, GNU/Linuxen zein Windowsen edo Mac-en, deskargatu aplikazioa hemendik.

Librezaleren proiektuak
aMule · Cairo-Dock · Calendar · Compiz · Debian · Docky · Firefox · Firefox Mobile · FluxBB · FreeMind · LDP · Mailman · Mozilla · Nicotine+ · OmegaT · OpenShot · phpBB · Piwik · Pootle · SeaMonkey · Thunderbird · Tux Paint · Virtaal · VLC · Vuze · WordPress · Xfce
Tresna pertsonalak

Zer da Librezale? | Kontaktua | RSS jarioa | Lizentzia

Laguntzailea: Mundurat · Erabilitako softwarea: MediaWikiWordPress eta FluxBB