Thunderbird

Librezale.org(e)tik

Hona jo: nabigazioa, bilatu

Mozilla Thunderbird

3.0.3 bertsioa

Proiektuari buruz

Azalpena

Thunderbird Mozilla proiektuaren posta-bezeroa da. POP3, IMAP edo berri-taldeen protokoloak ere erabil ditzake. Thunderbird gehigarriekin heda daiteke; gehigarri ezagun eta erabiliena Lightning da, posta-bezerorako egutegia.

Azken bertsioaren berrikuntzak

2009. urteko hondarrean argitaratutako Thunderbird 3.0 bertsioak hainbat berrikuntza dakartza.

Fitxak eta bilatzailea

Firefoxen fitxa bidezko nabigazioa gustuko baduzu, fitxadun posta maiteko duzu. Thunderbird 3ren fitxadun postari esker mezuak fitxatan ireki ditzakezu.

Bilaketen emaitzak ere fitxa berrietan irekitzen dira. Denbora-lerroa eta iragazte tresnak bezalako ezaugarriek bila zabiltzan mezua berehala aurkitzen lagunduko dizute, atzoko mezua, aurreko hilekoa edo iazkoa behar baduzu ere.

Zure posta, zure erara

Pertsonalizatu Thunderbird nahi beste, produktiboago bihurtzeko edo Thunderbird jostagarriago egiteko. Ehundaka gehigarriren artean aukera dezakezu, hala nola Lightning egutegia zure agenda kudeatzeko, edo Personas, Thunderbirden itxura aldatzeko.

Orain gehigarri berriak bilatu eta instalatu ditzakezu gehigarri-kudeatzailearekin.

Hasiberrientzat errazagoa

Kontuak sortzeko laguntzaile berriaren aurretik, zure IMAP, SMTP, SSL/TLS ezarpenak jakin behar zenituen. Orain jakin behar duzun bakarra zure izena, e-posta helbidea eta pasahitza dira, eta kontu berriak sortzeko laguntzaileak posta ezarpenak zure ordez kudeatuko ditu.

Komunitatearen izpiritua mantenduz, zure posta ezarpenak ezin baditugu osatu, zure ezarpenak partekatu ditzakezu posta hornitzaile bera duten beste erabiltzaileei laguntzeko.

Integratutako euskara hiztegia

Posta-bezeroarekin idatzitako mezuen ortografia automatikoki zuzendu dezakegu integratutako euskara hiztegiarekin. Eleka Ingeniaritza Linguistikoa enpresak EHUko Informatika Fakultateko IXA Taldearekin batera egindako Hunspell hiztegiari esker eta Librezalek sortutako XPI paketearekin, euskara hiztegia Thunderbirden hedapen gisa erabil daiteke.

Lokalizazioa

Orain arte hainbat bertsioren euskaratzea burutu da. Azken bertsioa ere (Thunderbird 3.0) euskaraz dago.

Librezaleren proiektuak
aMule · Cairo-Dock · Calendar · Compiz · Debian · Docky · Firefox · Firefox Mobile · FluxBB · FreeMind · LDP · Mailman · Mozilla · Nicotine+ · OmegaT · OpenShot · phpBB · Pootle · SeaMonkey · Thunderbird · Tux Paint · Virtaal · VLC · Vuze · WordPress · Xfce
Tresna pertsonalak

Zer da Librezale? | Kontaktua | RSS jarioa | Lizentzia

Laguntzailea: Mundurat · Erabilitako softwarea: MediaWikiWordPress eta FluxBB