Shotwell
Librezale.org(e)tik
Azalpena
Shotwell argazkiak ordenagailuan kudeatu, etiketatu eta antolatzeko aplikazioa da. Etiketak erabil daitezke argazkiak identifikatu eta antolatzeko, eta argazkiak baloratu egin daitezke 1etik 5era bitarteko balorazioa emanez. Baditu argazkiak editatzeko tresna sinple batzuk ere, erabiltzaile askok behar dituzten edizio-eragiketak egiteko aski izan daitezkeenak: biratu, moztu, begi gorriak konpondu eta argazkien esposizioa, ñabardura, saturazioa eta tenperatura doitu.
Edozein karpetatik inportatzen ditu argazkiak, bai eta zuzenean argazki-kameretatik ere. F-Spot aplikazioarekin sortutako argazki-liburutegiak inporta ditzake. Shotwell-ek zuzenean argitara ditzake argazkiak Facebook-en, Flickr-en eta Picasa-n.
Lokalizazioa
Shotwell euskaraz dago GNU/Linux banaketa gehienetan. Shotwell-en euskarazko bertsioa Transifex webgunean mantentzen da.


