Posta eta agenda
Librezale.org(e)tik
Sunbird eta Lightning egutegi, ataza eta hitzorduen kudeaketarako Mozilla fundazioaren Calendar taldeak sustatutako bi proiektu biki dira. Funtsean gauza bera egiten dute, baina Sunbird aplikazio autonomoa da eta Lightning Thunderbird posta-bezeroaren gehigarri gisa banatzen da.
Posta-zerrenden kudeatzaile librea da. Webarekin integratuta dago, posta-kontuak kudeatzea eta zerrendak administratzea erraztuz.
Mozilla proiektuaren posta-bezero ezaguna da. POP3, IMAP edo berri-taldeen protokoloak ere erabil ditzake. 2009. urteko hondarrean argitaratutako Thunderbird 3.0 bertsioak hainbat berrikuntza ekarri zituen.
| Librezaleko proiektuak |
|---|
| Bulegoa · Hezkuntza · Irudia · Itzulpengintza · Jokoak · Mahaigainak · Mahaigainaren itxura · Nabigatzaileak · P2P sareak · Posta eta agenda · Sare sozialak (foroak, txatak, blogak eta mikroblogak...) · Sistemaren tresnak · Soinua eta bideoa · Zerbitzarirako tresnak · Beste batzuk |


