Pootle
Librezale.org(e)tik
Zer da Pootle?
Pootle gettext formatuko itzulpenak web bidez egin eta kudeatzeko Translate-devel taldeak garaturiko softwarea da.
Zer da pootle.librezale.org? (oraingoz librezale.org:8080)
Librezale taldeak egindako itzulpenak komunitatearen eskura ipini eta itzulpen berriak egiteko zerbitzuaren izena da.
Itzultzaile berriaren gida
Pootle bidez itzulpenak egiteko eman beharreko pausuak sinpleak dira.
Izena ematea
Izen-emateko inprimakia bete behar duzu Pootle zerbitzarian erabiltzaile berri bat sortzeko. Zehaztu berri duzun helbidean mezua jasoko duzu kontua gaitzeko gako eta loturekin. Izen-ematea gaitu ondoren, hautatutako erabiltzaile-izen eta pasahitzekin saioa has dezakezu zerbitzarian.
Proiektu batera gehitzea
Lehen aldiz erabiltzaile berriarekin saioa hastean, zure aukerak atalean proiektu bati gehitzeko oharra agertu beharko litzateke. Pantaila honetara edozein momentutan hel zaitezke orriaren goian dauden menuan Nire kontua lotura sakatu eta Aukerak aldatun klik eginez. Orrialde honetan partaide izan nahi duzun proiektua(k) hautatu eta aldaketak gordetzeko egin klik Aldaketak gorde botoian.
Behin hori eginda, Nire kontua sakatuz gero irekitzen den orrialdean harpidetuta zauden proiektuak agertuko dira.
Itzulpenak egitea
Behin hautaturiko proiektua irekitzen duzunean horrelako orrialde bat agertuko zaizu:
Bertan proiektuaren itzulera egoera adierazten duen grafiko bat dago baita egindako eta itzultzeko dagoena (hitz kopurua).
Menu nagusia
So egin diezaiegun menuko aukerei (erabiltzailearen baimen arabera aldatu daiteke baina hau da oinarrizkoena):
- Bistarazi edizio funtzioak: Lotura honetan klikatzean zure erabiltzaileak gaiturik dituen edizio funtzioak agertuko dira baita itzulpen egoeraren grafikoa ezkutatu eta proiektuaren fitxategi eta/edo direktorio bakoitzeko edizio bistaraziko dizkigu. Argibide gehiago beherago.
- Bistarazi helburuak: Hau proiektuaren buruak zure erabiltzaileari helburu baten bat ezarri badio da erabilgarri (oraingoz ez dugu erabiliko)
- Karpetaren zip-a: Karpeta horren edukiaren zip fitxategi bat deskargatzeko (oso baliagarria proiektu handi batetako po fitxategi guztiak eskuratzeko)
Edizio funtzioak
Aukera hauek ere erabiltzailearen baimenen arabera alda daitezke baina hauek oinarrizkoenak (berriak bakarrik argitzen dira):
- Bistarazi estatistikak: Edizio funtzioak ezkutatu eta proiektuaren estatistikak bistaratzen ditu.


