Parte hartu nahi duzu?
Librezale.org(e)tik
Edukiak |
Kontaktua
Librezaleren posta-zerrendetan gaude. Gurekin harremanetan jarri nahi baduzu, harpidetu Librezale posta-zerrendara eta bidali mezu bat.
Interesak
Zertan lagungu nahi duzu?
Lokalizazioa / euskaratzea
- Bizirik mantentzen ditugun proiektuak berritzen direnean egin beharreko lokalizazio-eguneratzeetan lagun dezakezu.
- Denbora faltagatik utzita dauzkagun proiektuetako baten ardura har dezakezu.
- Proiektu berri bat proposa diezagukezu eta Librezaleren aterkiaren azpian eta gure laguntzarekin garatu.
Laguntza teknikoa
- Foroetan azaltzen diren galderei erantzuten saia zaitezke.
- Librezaleren laguntzarekin tutorialak edo dokumentazioa presta dezakezu, testu modura, bideoan edo beste edozein euskarritan.
Sustapena
- Erabiltzaileek software librea euskaraz ere topa dezaten lagun dezakezu.
Denbora
Zenbat denbora daukazu?
5 minutu
- Foroetara sar zaitezke eta bertan agertzen diren galdera eta zalantzei erantzun.
- Librezalek lokalizatutako aplikazioak instalatu eta euskarazko bertsioan egon daitezkeen akatsen berri eman dezakezu.
5 ordu
- Librezalek mantendutako euskaratzeak eguneratu behar direnean laguntza eman dezakezu.
- Webgune honen mantenimenduan eta batez ere softwarearen katalogoa mantentzen lagun dezakezu.
Egunak edo asteak
- Zaharkituta edo osatu gabe geratu diren lokalizazioetako baten ardura har dezakezu.
- Euskaraz ez dagoen aplikazioren bat lokalizatzen has zaitezke, Librezaleren laguntzarekin.


