OpenShot

Librezale.org(e)tik

Hona jo: nabigazioa, bilatu

Openshot logoa.png

OpenShot

1.4.2 bertsioa

Openshot pantosoa.png

Proiektuari buruz

80px-Berdea.png

Azalpena

OpenShot GNU/Linuxerako bideo-editorea da. Hauek dira bere ezaugarri nagusiak:

  • Audio, bideo eta irudien formatu asko onartzen ditu (FFmpeg bidez)
  • Gnome-rekin integratuta dago
  • Pista anitz onartzen ditu
  • Klipen tamaina aldatu, zatitu, doitu, moztu
  • Bideo-trantsizioak denbora erraleko aurrebistekin
  • Konposizioak, irudien gainjartzea, ur-markak
  • Tituluentzako txantiloiak, tituluen sorrera, Inkscape erabil daiteke tituluak moldatzeko
  • Mugitzen diren kreditu-tituluak
  • Kolore solidoko klipak (alfa-konposizioa barne)
  • Irudi-sekuentziak onartzen ditu
  • Arrastatu eta jaregin denbora-lerrora
  • Bideo-kodeketa (FFmpeg bidez)
  • Bideoklipen zoom digitala
  • Abiadura-aldaketa klipetan (slow motion, etab.)
  • Trantsizio pertsonalizatuak eta maskarak
  • Klipen tamaina aldatzea
  • Audio-nahasketa eta -edizioa
  • Bideo digitaleko efektuak: distira, gamma, ñabardura, gris-eskala, chroma key... 20 bideo-efektura arte

Lokalizazioa

OpenShot-en 1.4 bertsioaren interfazea euskaratuta dago. Laguntza-fitxategiak, berriz, ez daude euskaratuta oraindik.

Instalazioa

GNU/Linux banaketa nagusietako biltegietan dago jadanik, bertsio ezberdinetan. Kontu izan Fedoran ez dagoela onartuta pakete ofizial gisa. Ubuntun azken bertsioa eduki nahi izanez gero, Launchpad-eko PPA hau erabil daiteke (PPA biltegiak erabiltzeko argibideak). Gainerako sistemetarako iturburu-kodea erabil daiteke OpenShot-en azken bertsioa instalatzeko.

Tresna pertsonalak

Zer da Librezale? | Kontaktua | RSS jarioa | Lizentzia

Erabilitako softwarea: MediaWikiWordPress eta FluxBB