Mailmanen euskaraketa
Librezale.org(e)tik
Euskaratzearen zergatia
Proiektu hau euskaratzearen beharra Librezale sortu bezain laster ikusi zen, gure harremanetarako erabiltzen genuen lanabesa ezin baitzen euskara ez den beste hizkuntza batean egon. Behin Mailman itzultzen hasita geundela, UEU ere Mailman euskaratzen ari zela jakin genuen, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babespean. Bi euskaraketa horien batzearekin sortu da egungo euskal bertsioa.
Instalazioa
Mailman instalatzeko, erabili apt-get install mailman edo horren pareko komandoa. Argibide gehiagorako, jo Mailmanen webgunera.
Proiektuaren egoera
2.1.3 bertsiotik aurrera Mailman euskaraz lan egiteko prest deskargatzen ahal da. Mailman 2.1.13 bertsiora iritsi delarik, orain euskarazko bertsioa eguneratzeko lanetan ari gara.
Mailman euskaraz erabiltzeko euskararen hizkuntza-paketea hautatu behar da aplikazioa instalatzen den unean.


