Mailman

Librezale.org(e)tik

Hona jo: nabigazioa, bilatu

GNU Mailman

2.1.13 bertsioa

Proiektuari buruz

Azalpena

Mailman posta-zerrenden kudeatzaile librea da. Webarekin integratuta dago, posta-kontuak kudeatzea eta zerrendak administratzea erraztuz. Bere ezaugarri nagusien artean mezuen artxibatzea, erreboteen prozesatze automatikoa, edukien iragazkiak, mezu-bildumen bidaltzea eta spamaren aurkako iragazkiak aipa daitezke.

Posta elektroniko bidezko eztabaida-zerrendak kudeatzen laguntzeko tresna da Mailman, Majordomo edo Smartlist-en antzekoa. Baina ezagunagoak diren beste batzuk ez bezala, Mailmanek web orriak sortzen ditu zerrenda bakoitzarentzako eta partaideek web bidez harpidetzea, ezabatzea ... baimentzen du. Zerrendaren administrazio-lan guztiak ere web bidez egin daitezke. Mailmanek erabiltzaileek behar dituzten gehigarri gehienak ditu bateratuak: fitxategien gordailua, posta/berri-taldeen arteko zubiak, zabor-postarako iragazkia, posta elektroniko bidezko komandoak, zuzeneko SMTP bidalketa, domeinu birtualak erabil ditzake eta gehiago.

Mailman *nix sistema gehienetan erabil daiteke, web zerbitzari eta kudeatzaile gehienekin eta SMTP zerbitzari gehienekin ere bai. Mailmanek Python 1.5 bertsioa edo berriagoa behar du. Fitxategi gutxi batzuk C lengoaian daude idatzirik segurtasun arrazoiengatik.

Lokalizazioa

Euskarazko proiektua aurretik zeuden bi proiekturen batuketatik sortu zen, alde batetik Udako Euskal Unibertsitateak Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru laguntzarekin eginikoa eta bestetik Librezalek eginikoa.

Gaur egun Librezale arduratzen da Mailmanen bertsio berriak euskaraz egoteaz. Proiektu honetan lagundu nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin gure posta-zerrendan.

Informazio gehiago

Librezaleren proiektuak
aMule · Cairo-Dock · Calendar · Compiz · Debian · Docky · Firefox · Firefox Mobile · FluxBB · FreeMind · LDP · Mailman · Mozilla · Nicotine+ · OmegaT · OpenShot · phpBB · Piwik · Pootle · SeaMonkey · Thunderbird · Tux Paint · Virtaal · VLC · Vuze · WordPress · Xfce
Tresna pertsonalak

Zer da Librezale? | Kontaktua | RSS jarioa | Lizentzia

Laguntzailea: Mundurat · Erabilitako softwarea: MediaWikiWordPress eta FluxBB