Itzulpen txikiak
Librezale.org(e)tik
Gnome INM
Espainiako metereologi agentziak automatikoki herri bakoitzeko hurrengo zazpi egunen eguraldi iragarpena sortzen du. Gustavok gnome panelerako apllet bat sortu du non iragarpen hauek ikonoak ikusten diren.
Applet honen euskaraketa fitxategiak hemen aurki ditzakezu.
Euskaraketako .mo fitxategia helbide honetan kopiatu /usr/share/locale/eu/LC_MESSAGES/
Sortzaileak eskertu du euskaraketa eta hurrengo bertsioa euskaraz ere aterako da.
MintMenu 4.0 '(zaharkitua)'
MintMenu Suse banaketaren estiloko menua da, LinuxMint banaketak darabilena. Banaketa honen oinarria Ubuntu da. Azken hau baino errezagoa izango den helburuaz sortutako banaketa da.
menua lortzeko hemen (zaharkitua)
Menuaren euskaraketa lortzeko hemen
Inork banaketa honen itzulpenean interesik badu, itzulpen foroa
Wiithon
Wii kontsolako babeskopiek erabiltzen duen wbfs fitxategi sistemarako kudeatzailea. Honetaz gain wbfs partiziotik ISO, RAR, WBFS eta WDF formatura bihurtu eta alderantziz egin dezake.
Hau proiektuaren etxea eta hau azken bertsioaren kaleratzearen berria.
Hurrengo bertsiorako garatzaileek dute euskarazko fitxategia eta euskara barneraturik dagoela kaleratuko da.


