Irudia
Librezale.org(e)tik
Gallery Web bidezko argazki eta bideo galeria bat da. Modulu sistema bat erabiltzen du hainbat ezaugarriez hornitzeko; moduluen bidez iruzkinak, etiketak, mapak eta abar gehi daitezke sistemari.
Irudiak tratatzeko aplikazio txiki bat da. Oraindik garapen-fase goiztiarrean dago, baina itxura ona dauka jadanik. Ez dauka GIMPen potentzia, baina balekoa izan daiteke argazkietan aldaketa txikiak egin behar dituen jendearentzako.
Argazkiak ordenagailuan kudeatzeko eta ongi antolatuta mantentzeko aplikazioa da. Oraindik aplikazio berria izanik, laster lortu du GNU/Linux-eko bi banaketa handitan kokatzea, Fedoran eta Ubuntun.
Eskanerrak manejatzeko aplikazio txikia da. Canonical-ek garatutako aplikazioa da, eta Ubunturen 10.04 bertsiotik aurrera XSane ordeztera etorri da.
Irudi-ediziorako programa erraza da, umeek erabiltzeko aproposa. Haurrak entretenitzeko helburua dauka, lanabes-sorta txiki baina erabilgarria dauka, baita soinu-efektu erakargarriak ere.
| Librezaleko proiektuak |
|---|
| Bulegoa · Hezkuntza · Irudia · Itzulpengintza · Jokoak · Mahaigainak · Mahaigainaren itxura · Nabigatzaileak · P2P sareak · Posta eta agenda · Sare sozialak (foroak, txatak, blogak eta mikroblogak...) · Sistemaren tresnak · Soinua eta bideoa · Zerbitzarirako tresnak · Beste batzuk |


