Gwibber
Librezale.org(e)tik
Azalpena
Gwibber sare sozialetan aritzeko erabiltzen den aplikazioa da, GNOMErako bereziki prestatua, GTK erabiliz garatu baita. Momentuz Twitter, Identi.ca, StatusNet, Facebook, Flickr, Digg, FriendFeed eta Qaiku sareak onartzen ditu.
Lokalizazioa
Gwibber euskaraz dator GNU/Linux banaketa nagusi gehienetan. Gwibber-en garatzaileek Launchpad bidez egindako itzulpenak erabiltzen dituzte, eta hori baliatuz Librezaleko zenbait kidek euskarazko itzulpenean parte hartu dugu, Launchpad-en dauden gainerako aplikazioak euskaratzeko lanetan aritzen den beste lagun batzuekin batera.


