Gallery
Librezale.org(e)tik
Azalpena
Gallery kode irekiko argazki eta bideo galeriak sortzeko softwarea da. Gallery deskargatu eta zerbitzarian instala daiteke erabiltzaileek beren argazki bildumak sortu, eguneratu eta ikus ditzaten. Gai sistema bat du galeriaren itxura aldatzeko eta modulu sistema bat ezaugarri hedapenak instalatzeko...
Gallery instalatzeko beharrezkoa da zerbitzariak PHP eta MySQL euskarria izatea.
Lokalizazioa
Gallery zuzenean euskaraz erabil daiteke 2.0 bertsiotik aurrera. Instalazio-prozesutik, galeriaren muina eta hainbat modulu itzuliak daude. Inork laguntzeko asmoa edo modulu zehatz bat euskaratzea behar badu arduradunarekin harremanetan jarri.


