FreeMind
Librezale.org(e)tik
Azalpena
Freemind mapa mentalak egiteko aplikazio librea da. Javan idatzita dago eta plataforma-anitza da.
Lokalizazioa
Azken bertsio egonkorra 0.8.1 euskaratu gabe deskargatzen den arren, hurrengo bertsioa, 0.9.0 euskaratuta aterako da. Dena dela, hizkuntza-fitxategia jaitsi eta webguneko jarraibideei kasu eginez euskaratu daiteke aplikazioa bitartean.
FreeBSD
FreeBSD sistemetan momentuz FreeMind euskaraz izateko, resources_eu.properties fitxategia /usr/local/share/java/freemind-0.x.x direktoriora kopiatu behar da (non 0.x.x zure FreeMind bertsioa den) eta, ostean, erabiltzailearen home karpetan egongo den .freemind direktorioaren barruko auto.properties fitxategian, language lerroaren balioa "eu"-ra aldatu behar da. Era honetan FreeMind euskaraz izango dugu abiarazten dugun bakoitzean.


