Firefox
Librezale.org(e)tik
Firefox Mozilla proiektuaren web nabigatzailea da. Sei astetik behin bertsio berria argitaratzen da eta euskaraz dago.
Gero eta azkarragoa, segurtasunari garrantzi berezia ematen diona, milaka gehigarri dituena edozein gauza egiteko, nabigatze pribatua, laster-marken kudeaketa trebea, sinkronizazioa...
Androiderako bertsioa
Androiderako Firefox ere euskaraz dago, baina Mozillaren eta Play Storearen aldetik dauden eragozpen tekniko batzuk tarteko, probetarako Aurora bertsioa soilik erabil daiteke euskaraz. Euskarazko nabigatzailea izan nahi baduzu zure Android gailuan, iturburu ezezagunetako aplikazioak instalatzea onartu behar duzu (Ezarpenak > Segurtasuna > Iturri ezezagunak). Ondoren, deskargatu Androiderako Firefox Auroraren apk fitxategia eta instalatu beste edozein aplikazioren moduan.
Kontuan izan garapenerako probetarako bertsio bat besterik ez dela hau eta batzuetan arazoren bat edo beste eman lezake.
Galduta bazabiltza, pausoz pausoko gida bat ere badago.
Ezaugarri nagusiak
Nabigatze pribatua
Nabigatu sarean inongo arrastorik utzi gabe.
Firefox Sync
Sinkronizatu historia, laster-markak, fitxak, hobespenak eta pasahitzak makina desberdinetako Firefoxetan.
Fitxen taldeak
Antolatu fitxak nahieran, atazak multzokatuz eta nabigazioa txukun mantenduz.
Pasahitz kudeatzailea
Gogoratu guneetako pasahitzak pop-up leihorik sekula ikusi gabe.
Helbide-barra adimentsua
Aurkitu webgune gogokoenak di-da batean (eta URL korapilatsuak gogoratu beharrik gabe).
Super-abiadura
Ikusi web orriak askoz bizkorrago, zure konputagailuaren memoria gutxiago erabiliz.
Web iruzurraren eta malwarearen aurkako babesa
Gozatu sareko tipo txarren aurkako babesik aurreratuenaz.
Saioa berreskuratzea
Firefox konturatu gabe itxi zaizu? Itzuli itxi aurretik zeunden leku zehatzera.
Laster-markak klik batean
Webguneak arin eta erraz bilatu eta antolatu laster-markak erabiliz.
Pertsonalizazio erraza
Milaka gehigarrik nabigatzailea zeure egiteko askatasuna ematen dizute.
Fitxak
Egin gehiago aldi berean, saguarekin arrastatuz antolatu ditzakezun fitxekin.
Webguneen berehalako identifikazioa
Saihestu online iruzurrak, transakzio arriskutsuak eta faltsutzeak guneen identitate sistemarekin.
Eguneraketa erraza
Egin klik Laguntza > Firefoxi buruz menu-barran eta sakatu Bilatu eguneraketak Firefoxen azken bertsioa eskuratzeko.
Integratutako euskara hiztegia
Firefoxen 2. bertsiotik aurrera, testu eremuetan integratutako hiztegiari esker, hainbat hizkuntzatan idatzitako testuen ortografia automatikoki zuzendu dezakegu. Eleka Ingeniaritza Linguistikoa enpresak EHUko Informatika Fakultateko IXA Taldearekin batera egindako Hunspell hiztegiari esker eta Librezalek sortutako XPI paketearekin, euskara hiztegia Firefoxen gehigarri gisa erabil daiteke.
- Deskargatu Firefoxerako Xuxen euskara hiztegia
- Beste hainbat hizkuntzatako hiztegiak
- Deskargatu Euskalbar. Hiztegiak klik batean
Librezale Persona
Zure Firefoxi jantzi berezia jarri nahi badiozu, Persona bat sortu dugu zuretzat. Bai ondo irakurri duzu, "Persona" bat. Firefoxen itxura modu berezian pertsonalizatzea ahalbidetzen dituzten gaiak dira Personas izenekoak. Librezaleren Persona erabiliz nahi baduzu, hemen daukazu aukera.
Estatistikak eta erabilera datuak
2009ko abendutik aurrera Mozillako kideek Firefoxen deskarga eta erabilera datuak pasatzen dizkigute jakin dezagun gutxi gorabehera zenbat jendek jaitsi eta erabiltzen duen euskarazko Firefox. Denon eskura daude Firefoxen estatistikak eta erabilera datuak.
Lokalizazioa
Hurrengo zerrendan Firefoxen lokalizazio lanen kudeaketarako erabili diren orriak daude.



